Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Elikadura osasungarria

Online erosketa: nik zure ordez erosten dut

"Nork egiten du nire erosketa Internet bidez eskatzen dudanean? Nola aukeratzen dituzte nire frutak eta barazkiak? Nork azaltzen dio arrainsaltzaileari olagarroa nola nahi dudan?" Zeure buruari inoiz halako galderak egin badizkiozu eta zure erosketak nork egiten dituen eta zure etxera heltzen den produktua nola tratatzen duten jakin nahi baduzu, honako hau irakurtzea atsegina izango zaizu.

NIRE MUGIKORRAREN BIDEZ ONLINE EROSI DEZAKET?

Bai. Online erosketa BM Supermerkatuen online-dendan sar zaitezkeen edozein euskarriren bidez egin dezakezu. Euskarri horien artean hauek daude: ordenagailua, tableta, etab. Zalantzarik gabe, erosoena eta praktikoena BM SUPERMERCADOS APP da. Bertan, zure baleak aktibatzen dituzu eta metatutako deskontuak eta beste eskaintza batzuk aplikatzen dituzu.

NIRE EROSKETA NON PRESTATZEN DA ETA NORK AUKERATZEN DITU NIRE PRODUKTUAK?’

Erosketa entregatu beharreko etxetik hurbilen dauden BM establezimenduetan egiten da, eta dendako langileek aukeratzen dituzte eskaera bakoitzeko produktuak. Eskaera hurbilen duzun BM supermerkatuko sistemara heltzen da eta, entregatu beharreko dataren eta orduaren arabera, eskaerak antolatzen dira. Hainbat lagunez osatutako taldeak dira, erosketasaskiak eskatutako produktuekin osatzen dituzte, bezero bakoitzaren eskaera bereziak kontuan hartuz. ‘Egunean 60 eskaera inguru ditugu, 2 orduko 5 tartetan banatuta, eta hauek bereizita antolatzen eta kudeatzen ditugu’.

ETA PRODUKTU FRESKOEN INGURUAN ZER?

Kasu horretan agerian geratzen da erosketa BM Supermerkatuetako langile batek egiteak duen garrantzia. Pertsona horrek erosketa bere familiarentzako izango balitz bezala egiten du. Harategiaren, arrandegiaren eta urdaitegiaren kasuetan, horietako bakoitzean diharduten profesionalek prestatzen dute eskaria, kontsumitzailearen eskaerak kontuan hartuz. ‘Bezeroak erabakitzen du kasu bakoitzean produktuak nola nahi dituen; guretzako oso garrantzitsua da berak nahi duena guri argi zehaztea'. Fruten kasuan, edozein zehaztapen baliagarria da zure etxean zure gustuko frutak eta barazkiak jasotzeko. Informazio hori funtsezkoa da eskaera espezialistei helarazteko garaian: harategiko eta urdaitegiko xerratzeek nolakoak izan behar duten, arrainak nola prestatuta edo garbituta egon behar duen… Zalantzaren bat badute, zurekin harremanetan jarriko dira zalantza horiek argitzeko;

 

 "Gure erosketarekin egiten dugun bezala antolatzen ditugu poltsetan"

"Guretzako oso garrantzitsua da zer nahi duzun ondo zehaztea"

 embolsar

"Erosketa hotz-katea errespetatzeko ontzietan garraiatzen da, produktu freskoak egoera onenean kontserbatzeko"

"Bezeroen lehentasunen inguruan zalantzak badaude, inoiz ez dugu produktu bat ordezkatzen eta ez dugu ezer aukeratzen; bezeroari hots egiten diogu"

ETXERA BEREHALA EKARTZEN DIDATE?

Online-erosketako taldeek egun osoan lan egiten dute. Erosketasaskiak osatzen dituzte, kutxatik igarotzen dira erosketa arrunt bat balitz bezala eta poltsetan kontu handiz sartzen dituzte, etxera eramango dizkizuten kutxetan ipintzeko. ‘Gure erosketarekin egiten dugun bezala antolatzen ditugu poltsetan: produktu gogorrenak azpian eta hauskorrenak gainean ipiniz. Eta hotz-katea errespetatzeko ontzietan garraiatzen ditugu elikagaien kalitatea eta freskotasuna ez galtzeko. Garbiketa produktuak edo toxikoak izan daitezkeenak janariekin ez nahastea ere kontuan hartzen dugu’.

Erosketa kopuru nahikoa metatzen denean, banatzailea irteten da eta entregak zonaka egiten ditu, bezeroaren etxeko atean, adierazitako egunean eta orduan, denbora eta esfortzua aurrezteko abantailarekin, eta fisikoki dendara bertaratu beharrik gabe.