Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Kolaborazioa

Ezagut ezazu gure ekoizleen eguneroko lana

Hirugarren urtez jarraian, ENBA sindikatuak “Ongi Etorri Baserrira” ekimena antolatu du, landa-guneko lana ezagutarazteko ate irekien jardunaldia. Horrela, uztailaren 1ean eta 2an, Gipuzkoako eta Bizkaiko baserritar batzuek beren baserrietako ateak irekiko dituzte, han egiten duten lana erakusteko. Behi bat nola jezten den, gazta nola egiten den, edo sagardoa ekoizteko prozesu osoa, besteak beste.

“Ongi Etorri Baserrira” aukera paregabea da ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harremanak egiteko; kontsumitzaileek aukera izango dute jaten dugunaren jatorriari buruz gehiago jakiteko, baita gure mahaietara iristen diren jakiak ekoizten dituzten pertsonak ezagutzeko ere.

Jardunaldi horietan parte hartzeko izen-ematea doan da, eta www.ongietorribaserrira.eus atarian egin ditzakezue erreserbak. Ekainaren 22ra arte dago izena emateko aukera.

Gainera, jardunaldi horietan parte hartze hutsagatik, gure edozein supermerkatutan 50 €ko gutxieneko erosketa batean erabili ahal izango duzun 10 €ko balea jasoko duzu opari.

Aurten, ekimenaren eskaintza handitu du ENBAk; beste urte batzuetan, zortzi baserri bisitatzeko aukera zegoen, eta edizio honetan 25 izango dira bisitatu ahal izango diren baserriak. 11:00etatik 14:00etara izango dira bisitak. Jarraian, bisita daitezkeen baserrien zerrenda daukazu.

Uztailak 1, ostirala

- Asteasu. BULANO baserria (esnetarako behiak). (Bisita euskaraz)

- Bidania. ZELAONDO baserria (baserriko oilaskoak) eta ANDUTI (haragitarako behiak). (Bisita euskaraz)

- Oiartzun. GALTZATA baserria (ardiak-gazta) eta PELU-ZAHAR baserria (arrautza ekologikoak-nekazal turismoa).

- Urnieta. ADARRAZPI baserria (ardiak-gazta/mamia) eta EULA sagardotegia (sagarrondoak-sagardotegia).

- Eskoriatza. AGARRE baserria (haragitarako behiak eta basoa).

- Muskiz. C.B. La Sequilla / A.Fernandez (haragitarako behiak eta txerriak)

Uztailak 2, larunbata

- Aralar. Ataundik irten eta, Joseba Insausti artzainarekin batera, Aralarreko Esnaurreta bordara joango gara, bere bizimodua ezagutzera eta mendiko gazta nola egiten den ikustera. (Bisita euskaraz)

- Zarautz. Lurberry, fruitu txikien eta landareen haztegi ekologikoa(Ahabiak, Andere-mahatsak, Arakatzak, Mugurdiak, Masustak eta Marrubiak). (Bisita euskaraz)

- Getaria. GAINTZA upategia (mahastiak-txakoli-upategia).

- Irun. OIHANALDE baserria (haragitarako behiak) eta OLA sagardotegia (sagarrondoak-sagardotegia).

- Beizama. URKIbaserria (txerriak aire zabalean) eta ARRETA baserria (ardiak-gaztandegia).

- Azpeitia. ENPARAN-GAIN baserria (barazkiak) eta ODRIA baserria (haragitarako behiak).

- Oñati. GOMIZTEGI baserria (ardiak-gaztandegia).

- Gatika-Lemoiz. Etxebarria baserria (frutak, sagardoa eta txakolina) eta IPAR LORE (erlezaintza-eztia)

- Berriz-Garai. Biritxinaga baserria (esnetarako behiak) eta Iratxe Martinez (arrautza ekologikoak)

- Ubide - Orozko. Pagobieta baserria(ardiak eta gaztandegia) eta Fidel Abans (abetzaintza, haragitarako behiak).

 

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.