
Aholkuak
Ondo erabiltzen al duzu desodorantea?
Desodoranteak izerdia kontrolatzeko aliatu bikainak dira. Kasurik gehienetan, nahikoa dira eguneroko higiene egokia eta kalitatezko desodorante eraginkor bat erabiltzea larruazala lehor eta usain txarrik gabe mantentzeko.
Askotarikoak daude: spray bidez aplikatzen direnak, barran, larruazal sentikorretarako bereziak, etab. Batzuek estraktu naturalak ere badituzte, banbua adibidez, hezetasuna xurgatu eta, poroak itxi gabe, usain txarrak kentzen laguntzen dutenak. Baina, zuretzako egokiena dena aukeratzen jakiteaz gain, ba al dakizu desodorantea ondo erabiltzen?
Hona hemen desodorantea behar bezala aplikatzeko aholku batzuk:
- LARRUAZAL GARBI ETA LEHORREAN. Ez da komeni desodorantea izerditan zaudenean edota dutxatik irten berritan ematea, dermisa hezea egon baitaiteke eta, beraz, desodorantea aldaratu.
- AZALERA OSOAN: Eman ezazu desodorantea besapeko larruazal osoan. Spraya erabiltzen baduzu, jarri 10 bat zentimetrotara, eta bota haustutze azkar bat edo bi. Barra moduko desodorantea erabiltzen baduzu (stick-a edo roll-on erakoa), pasatu pare bat aldiz goitik behera, geruza homogeneo bat aplikatuz.
- GAUEAN. Dermatologoak ados daude; gaua da desodorantea erabiltzeko unerik onena. Are gehiago, desodorantea eman eta oheratu aurretik, besapea toalla garbi eta lehor batekin igurztea gomendatzen dute.
- LEHORKETA. Sprayak azkarrago lehortu ohi dira; roll-on edo stick erako desodoranteek, berriz, denbora gehixeago behar izaten dute lehortzeko. Kontuan hartu hori, markak saihesteko.