Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Onddo-risottoa

Osagaiak

(Lau lagunentzako)

Risottoa egiteko 300 gramo arroz

Tipulatx bat

400 gramo boletus onddo

100 gramo gazta parmesano

30 gramo gurin

Litro eta erdi (1,5 l) barazki-salda

Oliba-olio birjina estra

Gatza eta piperbeltza, norbere gustura

Errukula

Nola prestatu

Onddoak garbitu, eta xafla finetan moztuko ditugu.

Tipulatxa zuritu, eta moztu zati txikitan.

Tamaina ertaineko zartagin batean, oliba-olioa berotu eta tipulatxa eta boletusa arin frijituko ditugu.

Arroza botako diogu ondoren, eta ondo eragingo diogu, gainerako osagaiekin nahas dadin.

Barazki-salda burruntzalikada bat bota, eta eragiten jarraituko dugu, su ertainean berotzen jarraitzen duen bitartean.

Burruntzaliarekin gainerako salda botatzen joango gara; arrozak likidoa xurgatu duela ikusten dugunean gehituko diogu salda.

Arroza biguntzen denean, zartagina sutatik kendu eta gurina eta gazta botako dizkiogu, eragiteari utzi gabe.

Arroza dastatuko dugu, eta gatza eta piperbeltza geure gustuaren arabera bota.

Plateretara atera, eta birrindutako edo xaflatxo fin-finetan moztutako gazta parmesanoarekin eta errukula-hosto batekin apainduko dugu.

  • LEHENAK
  • BIGARRENAK
  • PLATER BAKARRAK
  • ARROZA ETA PASTA
  • ZAILTASUNA: ERTAINA
  • DENBORA: 30'-60'
  • OSASUNGARRIA
  • ZELIAKOAK
  • HAURRAK