
Olo eta sagar gailetak
Osagaiak (20-24 gaileta)
200g gramo osoko gari-irin
150 gramo olo, malutatan
Koilarakadatxo bat kanela-hauts
Koilarakadatxo erdi sodio bikarbonato
Gatz pixka bat
Tamaina ertaineko sagar bat (ahal dela gozoa: Golden edo Royal Gala)
2 arrautza
100 ml oliba-olio suabe
80 gramo ezti edo agabe-jarabe
50 gramo azukre beltz
Intxaur birrinduak edo txokolate beltz txipak (hautazkoa)
Nola prestatu:
Berotu aurretiaz labea, 180 °C-tara. Birrindu sagarra, azal eta guzti. Nahastu irina, oloa, kanela, bikarbonatoa eta gatza katilu batean. Gehitu sagarra.
Irabiatu arrautzak beste ontzi batean, olioarekin, eztiarekin edo jarabearekin eta azukrearekin batera. Elkartu bi nahasketak, eta eragin ondo, masa homogeneo bat lortzen duzun arte. Oso likidoa baldin badago, bora irin pixka bat. Nahi izanez gero, intxaur birrinduak edo txokolate beltz pipitak gehitu diezazkiokezu.
Estali azpil bat (bandeja bat) laberako paperarekin, eta egin bolatxoak masarekin. Jar itzazu modu uniformean azpilean, eta zanpatu pixka bat bolatxo bakoitza. Utzi espazioa bolatxoen artean, itsats ez daitezen. Labekatu 12-15 minutuz, ertzak gorritzen diren arte. Utz itzazu hozten saretaren gainean.
Aurki itzazu osagai guztiak hurbilen duzun zure BM supermerkatuan edo ONLINE dendan!
- POSTREAK
- ORDUZ KANPO
- GOZOAK
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- DENBORA: 30'-60'
- HAURRAK
- LAKTOSA GABEA