Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Trukuak

Nola frijitu akrilamida saihesteko

Entzun al duzu inoiz akrilamidaz hitz egiten? Funtsean, almidoi ugari duten jaki batzuk tenperatura altuan prestatzerakoan –batez ere frijitzerakoan– agertzen den substantzia da, eta patata frijituekin, zerealekin, gailetekin, ogiarekin eta kafearekin lotzen da batez ere. Hainbat azterlanek egiaztatu dute osasunerako kaltegarria izan daitekeelaakrilamida. Ez dago ikaratu beharrik, baina zer egin dezakegu etxean jakiok frijitzerakoan, substantzia hori ager ez dadin?

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA), elikagaien industrian akrilamida-mailak murrizteko neurriak argitaratu ditu berriki eta, horrela, substantzia horrek izan dezakeen arriskua baieztatu du. Baina, gure etxean baldin bagaude eta horren gustukoak ditugun patata frijitu goxo batzuk prestatu nahi baditugu? Ideia hori baztertu behar al dugu? Ez da beharrezkoa. Nahikoa da aholku hauek kontuan hartzea:

  • Kontsumi itzazu beti patata freskoak eta saihestu snack industrialak, batez ere oso txigortuta daudenak.
  • Gorde itzazu patatak toki ilun eta lehor batean, 6 gradu zentigradutik gorako tenperaturan (inoiz ere ez hozkailuan).
  • Har ezazu, frijitu aurretik, patatak garbitzeko ohitura edo, are, prestatu baino ordu erdi lehenago uretan sartzekoa. Lehor itzazu ondo prestatu aurretik.
  • Beharbada gehiago gustatuko zaizkizu patata oso finak, baina hobe da lodiago moztea, akrilamida saihesteko.
  • Errespeta itzazu ahalik eta gehien frijitzeko denbora eta tenperatura zehatzak.
  • Zartagin ketsuak, ezta pentsatu ere. Frijitu tenperatura baxuan: 175 gradutik behera, nahiz eta akrilamida 120 gradutik gora hasten den sortzen.
  • Aholkurik garrantzitsuena: ez itzazu gehiegi txigortu: zure jaki frijituak kolore marroixka hartzen hasten badira, gaizki egiten ari zaren seinale. Horrek pataten kasurako zein kroketen eta beste jaki batzuen kasurako balio du.
  • Zatiren bat erre baldin bazaizu, ken ezazu.
  • Saia zaitez olioa ez berrerabiltzen eta, berrerabiliz gero, ken iezazkiozu izan ditzakeen zatitxo erreak.
  • Ez birberotu mikrouhin-labean aurrez frijitutako jakiak.
  • Erabil ezazu zure sormena eta saia zaitez jakiak prestatzeko beste modu batzuk erabiltzen, hala nola lurrunetan edo irakiten.
  • Arrain eta barazki gehiago eta frijitutako jaki gutxiago dituen dieta orekatua izatea da beste aholku on bat. Mokadutxoen garaian, berriz, frijituen eta gaileten ordez, jan itzazu txigortu gabeko fruitu lehorrak edo fruta.

BM Supermerkatuetan dieta oso baterako produktu aukera zabala aurkituko duzu.