Oilaskoa arbendolekin, ekialdeko estilora
Lau lagunentzako osagaiak
500 g oilasko-bularki
100 gramo arbendola gordin, azalarekin
200 ml oilasko-salda
Kikara erdi bat (gutxi gorab.) soja-saltsa
Koilarakada bat Maizena (arto-irina)
Koilarakada bat azukre (edo ezti)
Baratxuri-atal bat, txikituta
Koilarakada bat jengibre birrindu
Tipula bat
Azenario bat
Landare-olioa
Gatza eta piperbeltza, norbere gustura
Nola prestatu:
Zatitu oilasko-bularkia zati ertainetan, eta gatzpipertu nahierara.
Katilu batean, nahastu soja-saltsa, baratxuri txikitua eta jengibre birrindua; gehitu oilaskoa, eta utzi marinatzen gutxienez 20 minutuz, zaporeak ondo xuka ditzan.
Bitartean, txigortu arbendolak zartagin batean, oliorik gabe, su ertainean, gorritzen diren arte (bizpahiru minutuz), eta gorde gerorako.
Zartagin berean, landare-olio pixka batekin, salteatu tipula eta azenarioa zatituta, biguntzen hasten diren arte.
Erantsi oilasko marinatua, eta kozinatu su ertain-bizian, gorritzen hasten den arte.
Disolbatu Maizena oilasko-salda hotz edo epelean; gehitu nahasketa hori azukrearekin eta soja-saltsarekin oilaskoari eta barazkiei. Kozinatu minutu batzuez, saltsa pixka bat loditzen den arte.
Gaineratu arbendola txigortuak amaieran, nahastu ondo integratuta gera daitezen, eta zerbitzatu beroa, arroz zuriarekin eta gustukoen duzun garnizioarekin batera.
Aurki itzazu osagai guztiak hurbilen duzun zure BM supermerkatuan edo ONLINE dendan!
- BIGARRENAK
- HARAGIAK
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- DENBORA: 30'-60'
- OSASUNGARRIA
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.