
Ogi galdua eta fruitu gorriak
Lau lagunentzako osagaiak:
Bezperako ogi-barra 1
Esnea (200 ml)
3 arrautza
Azukrea (100 g)
Kanela-hautsa
Oliba-olioa
Fruitu gorriak (100 g)
Azukrea (30 g)
Prestaketa:
Bi hatzeko lodiera duten lau ogi-xerra ebaki Arrautzak irabiatu. Esnea plater sakon batean ipini. Azukrea eta kanela nahastu eta gorde. Zartagin batean oliba-olio pixka bat berotu. Ogi-xerra esnetan busti, ondoren arrautzan sartu eta plantxan egin zartaginean. Sutik erretiratu eta azukrezko eta kanelazko nahasketatik pasatu. Lapiko batean, fruitu gorriak eta azukrea kozinatu pare bat minutuz. Ogi-torrada fruitu gorriekin batera zerbitzatu.
- POSTREAK
- GOZOAK
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- DENBORA: 0-30'
- OSASUNGARRIA
- HAURRAK
- BEGETARIANOA