
Trukuak/Aholkuak
Nola planifikatu Gabonetarako zure erosketak, estresatu gabe
Opariak, janaria, apaingarriak, loteria, jaiak… Gabonetan, erraza da estresatzea eta planifikatutakoa baino gehiago erosten soldata uztea. Hala ere, gauzak pixka bat planifikatuz gero, posible da sasoi honetaz gozatzea, alferrikako estresik gabe.
Gabonetarako zure erosketak modu eraginkorrean antolatzeko bost tip emango dizkizugu gaur:
- Ezarri aurrekontu argi bat: Erabaki zenbat gasta dezakezun Gabonetan, gehiegikeriak saihesteko eta zure baliabideak zentzuz kudeatzeko. Kalkulatu guztizko aurrekontua eta banatu kategorien arabera: opariak, apaingarriak eta janaria, esaterako. Pista bat: BMren aurrezpenaren egutegiaaprobetxa dezakezu, astero % 30eko deskontuarekin produktu jakin batzuetan, aurrekontua gainditu ez dezazun!
- Egin zerrenda xehatua: Zure erosketak ondo antolatzeko, idatzi zeini egingo dizkiezun opariak, eta bakoitzarentzako ideia posibleak, bai eta jai hauetarako beharrezko jakiak eta apaingarriak ere. Sailka itzazu garrantziaren arabera –lehentasun handienekoak direnetatik hasi eta txikienekoetara–, kontrolari eusteko eta alferrikako gastuak saihesteko.
- Egin erosketak aurretiaz: Planifikatu eta egin itzazu garaiz Gabonetako erosketak. Erosketak aurretiaz egiten badituzu, oparirik onenak aukeratu ahal izango dituzu, eta jendez lepo dauden dendek eragiten duten estresa eta azkeneko orduko hanka-sartzeak saihestuko dituzu. Internet bidezko erosketen kasuan, bidalketa-egunak egiaztatzea komeni da, dena garaiz jasoko duzula ziurtatzeko.
- Izan zaitez eraginkorra: Aurreztea baldin bada gure helburua, errazagoa da taldekako opariak eginda. Denda ezberdinetan prezioak eta produktuak konparatuta edo eskaintzarik onenak aurkitzeko online tresnak erabilita ere aurrezpen handia lor dezakegu gure poltsikorako. Eskuz egindako opariak ere aliatu paregabea dira eta, gainera, dendek eskaintzen ez duten ukitu pertsonala izango dute: argazki-album bat, marrazki bat edo afari berezi bat, esaterako.
- Bihur itzazu erosketak jarduera dibertigarri: Banatu erosketak saio laburragoetan, eta bisitatu tokiko azokak, produktu bereziak eta artisau-erakoak aurkitzeko; horrela, atseginagoa eta interesgarriagoa izango da erosketen jarduera. Beste aukera bat da erosketak gizarte-jarduerekin konbinatzea. Antola ezazu egun bat lagunekin edo senitartekoekin, eta amai ezazu eguna txokolate bero batekin edo afari batekin, jai-giroa sortuz, Gabonetako musikarekin edo filmekin.
Eta gogoratu: Gabonetan, garrantzitsuena ez da zenbat gastatzen duzun, baizik eta gehien maite duzun jendearekin ospatzea, eta oparitxo bakoitzaren atzean dagoen maitasuna eta asmoa.