Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura

Nola kendu zelulitisa

Zelulitisa, laranja-azala ere esaten zaiona, ez da gaixotasun bat. Gantz-ehunaren alterazio bat da, eta hanketan eta ipurmasailetan agertzen da batik bat. Estrogenoekin (emakumezkoen hormona sexualak) erlazio estua du, eta menarkiaren (lehenengo hilekoa) ondoren ager daiteke, baita neska gazteetan ere. Zelulitisak ez du inongo zerikusirik ez adinarekin, ez gorputzeko pisuarekin; izan ere, emakume argaletan zein gizenetan agertzen da. Aurrerago ikusiko duzuen moduan, zelulitis mota asko daude eta eragileak ugariak izan daitezke, baina arazoaren iturburua ezagutzen badugu soilik lortuko dugu zelulitisa kentzea.

 

ZELULITISAREN JATORRIA

Zelulitisaren jatorria faktore bat baino gehiagoren araberakoa da; oinarri genetikoa edo herentziazkoa, edo bizimodua. Alde horretatik, eragina dute elikadura-ohitura txarrek, sedentarismoak, erretzailea izateak, gutxi hidratatzeak edo ur gutxi hartzeak, toxina gutxiago ezabatzen baitira. Bestetik, hauek ere eragina izan dezakete: jantzi estuekin janzteak, gorputz-jarrera txarrek (denbora luzean zutik edo eserita eta hankak gurutzatuta egotea) edo takoi altuak erabiltzeak. Faktore horiek guztiek hanketako zainen drainatzea eta drainatze linfatiko egokia oztopatzen dute.

 

EKOIZPEN-MEKANISMOA

Oinarria zirkulazioa da, odolaren eta linfaren itzulera zaila dela-eta likidoa gelditzen baita zelulen arteko espazioan. Horrek aldaketak eragiten ditu mikrozirkulazioan, bolumena handitzen du, eta gantz-gainkarga bat eragiten gantz-zelulan, zelulak ezin baititu isuri bere hondakinak mikrozirkulazio hondatu horretara. Horrek guztiak inflamazio-egoera bat sortzen du, eta horrek ondorioa da tarte fibrosoak agertzea: hala sortzen da laranja-azala.

 

ZELULITIS MOTAK

  1. Gogorra edo trinkoa Emakume gazteetan edo baita kirolarietan ere agertu ohi da; ukitzean, solidoa da.
  2. Biguna. Adin ertaineko emakumeetan agertzen da, biguntasunarekin batera, eta ipurmasailetan eta besoetan agertu ohi da.
  3. Edematosoa. Hanka nekatuetan eta pisutsuetan agertu ohi da.

 

TRATAMENDUA

Ez dago tratamendu eraginkor bakar bat. Jatorria bezala, tratamenduak ere hainbat faktoreren araberakoa izan behar du.

  1. Elikadura zaindu: Pisu egokia izatea lagungarria da zelulitisa ezabatzeko, nahiz eta, aipatu dugun bezala, emakume argaletan ere agertzen den. Dena den, komeni da gantza, azukrea eta irin findu gehiegi jatea saihestea. Horrez gain, komeni da frutak eta barazkiak hartzea, antioxidatzailetan eta potasiotan aberatsak direnez lagundu egiten baitute likido-erretentzioa gutxitzen. Ildo beretik, fruta eta barazki guztiek potasioa dute eta antioxidatzaileak dira oro har, baina, batez ere, laranja eta fruitu gorriak. Gainera, gomendagarria da fruitu lehor gordinak hartzea (ez frijituak edo gazituak) eta tarteka ura edatea.
  2. Zelulitisaren aurkako kremak erabili. Komeni da zelulitisaren aurkako kremak egunero masaje bidez ematea, larruazalean errazago sar dadin. Itxura hobetzuko du, bai eta larruazalaren tentetasuna eta hidratazioa ere.
  3. Ariketa fisiko iraunkorra egin, bihotz-maiztasun baxuari eusten diona (igeriketa, bizikleta, oinez ibiltzea, yoga,...) Gehiegizko ariketa egiteak azido laktikoa sortzen du, eta horrek efektu negatiboa du ehunen oxigenazioan; beraz, ez da lagungarria zelulitisa ezabatzeko.
  4. Tratamendu mediko-estetikoak Zelulitisaren aurka lagundu diezaguketen hainbat tratamendu daude: Drainatze linfatikoa edo presoterapia, ultrasoinuak, laser lipolitikoa, kabitazioa, irrati-maiztasuna, kriolipolisia (hotzarekin egiten den tratamendua) eta mesoterapia.

 

Marta aguirre   Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa

BM Supermerkatuetan zure elikadura zaintzen eta pisu egokia mantentzen lagunduko dizuten sasoiko fruta eta barazki onenak ditugu; gainera, zelulitisaren aurkako kremen laguntza behar baduzu, zoaz gure lurrindegi- eta parafarmazia-atalera, eta produktu eta marka askoren artean aukeratu ahal izango duzu. Laguntza behar baduzu, galdetu gure atal-arduradunei.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.