Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Nola egin laktonesa (edo arrautzarik gabeko maionesa)

 

Maionesa mindu gabe egiteko teknikamenderatuta baldin baduzu, arrautzari alergia edo intolerantzia diotenek eskertuko duten aldaera bat egitea proposatzen dizugu: esnea erabil dezakezu arrautzaren ordez maionesa goxo-goxo bat egiteko (laktonesa ere deitzen zaio), eta ez duzu osagai horren falta nabarituko.

Zure irudimena askatu eta esne mota ezberdinak ere erabil ditzakezu (soja-, olo-, arbendola-esnea…) laktosarekiko intolerantzia dutenentzako alternatiba modura, edo espeziaz eta belar aromatikoz prestatutako emultsio batez ondu dezakezu.

Osagaiak

200 ml esne (giro-tenperaturan)

200 ml oliba-olio birjina estra (hobe arbekina barietateko oliba-olioa bada)

Gatza

Ozpina (edo limoi-zukua)

Nola prestatu

Arrautzaz egiten den maionesa tradizionala bezala prestatzen da. Kontuan izan behar da, baina, arrautzarik gabe, maionesa ezegonkorragoa dela.

Esne-basokada txiki bat botako dugu katilu batera, eta ondo irabiatuko dugu, oliba-olio birjina estra gehitzen diogun bitartean. Esnea eta olioa ondo emultsionatzeko trikimailua da olioa oso pixkanaka gehitzea: olio-hari txiki bat besterik ez botaz, indarrez irabiatzen dugun bitartean.

Indarrez irabiatzen jarraituko dugu nahasketa ondo mamitzen den arte, eta gatz pixka bat eta ozpin zurrustatxo bat gehituko diogu (ozpinaren ordez, limoi-zuku koilaratxokada bat ere erabil dezakegu). Pixka bat gehiago nahasten jarraituko dugu, lortu nahi dugun itsaskortasuna edo testura lortu arte. Zelako erraza!