Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Trukuak/Aholkuak

Nola aukeratu ardo aproposak?

Ez baduzu argi zer ardo mota aukeratu Eguberri hauetarako zure platerik onenekin batera edateko, hona hemen oinarrizko aholku batzuk:

 

JATORRIAREN ARABERA

Jatorri ezberdineko ardo aukera zabala duzu aukeran. Hauexek dira ohikoenak eta ezagunenak: Errioxako Jatorri-deitura, Ribera de Duero Jatorri-deitura, Toro Jatorri-deitura, Rias Baixas Jatorri-deitura eta Rueda Jatorri-deitura. Baina badaude horren ezagunak ez diren jatorri-deiturak ere: Somontano, Valdepeñas, Cava, Penedés, Bierzo eta Madril, besteak beste.

 

PREZIOAREN ARABERA

BM Supermerkatuetan, kalitate eta prezio bikaineko ardo aukera zabala duzu. Aurreztu dezazun, % 30eko deskontuarekin eskaintzen dizkizugu hautatutako ardo batzuk, eta eskaintza bereziak ere baditugu; horrela, zure ardorik gustukoenez gozatu, zeure buruari kapritxo bat eman eta balio handieneko ardoak prezio hobean dastatu ahal izango dituzu.

 

LEHENTASUNEN ARABERA

Ardoak zure lehentasunen eta ohiko gustuen arabera aukeratzen badituzu, ziur asmatuko duzula, nahiz eta zure platerekin ondoen uztartzen diren ardoak ez izan. Baina arriskatu eta ardo ezberdinen bat probatu nahi baduzu, fruta-gustuko ardo zuri bat aukera dezakezu, Albariño bat, adibidez. Eta ardo beltzen artean, Ribera de Duero Jatorri-deiturako ardo bat proba dezakezu; Errioxako ardoek baino tonu biziagoa eta indartsuagoa dute, eta estruktura handiagoa ahoan.

 

MOLDAKORTASUNAREN ARABERA

Uztartzea ardoaz gozatzeko esperientzia onena da. Errioxako ardoa da plater ugarirekin ondo ezkontzen denetako bat. Orrialde hauetan proposatzen dizkizugun errezetetako bakoitzarekin ondoen uztartzen diren ardoak zein diren ikus dezakezu, aukeraketa onena egin dezazun. Eta zerbait berezia bilatzen baduzu, ezin duzu alde batera utzi ardo apartsu bat, cava kasu. Eguberrietan topa egiteko aukera ezin hobea da!

 

Hala ere zalantzati jarraitzen baduzu, eskatu aholkua BM Supermerkatuetako ardandegi sekzioan; gure ardoen artean aukeratzen lagunduko dizugu.