
BM Supermerkatuak
Musukoak birziklatzeko sistema, Orka eta Nantek enpresen eskutik
Uvesco Taldeak hitzarmena egin du hondakinen gaikako bilketan jarduten duten Orka eta Nantek euskal enpresekin, Irungo logistikako hiru lantegietako langileen behin erabili eta botako musukoen birziklapena txertatzeko hondakinak kudeatu eta bereizteko taldearen sisteman.
Horrela, Irungo logistikako hiru lantegietan eta bulegoetan –Bidaurre Ureder eta Alpa Araso– dauden berariazko edukiontzietara botatzen diren FFp2 musukoak eta kirurgikoak bildu eta musukoen tratamendurako Hernaniko berariazko lantegi batera eramango dira. Hondakinak geldotu egiten dituzte lantegi horretan, eta material berrerabilgarri eta industriarako erregai bihurtzen dituzte.
Ekimen horrek aukera ematen du, alde batetik, langileen segurtasuna areagotzeko, eta horixe da taldearen oinarri estrategikoetako bat, behin erabili eta botatzekoak diren musukoei irtenbide jasangarria eta ingurumenarekiko errespetuzkoa emanez. Eta, bestetik, Uvesco Taldeak hondakinak birziklatzearekin eta hondakin-sorrera murriztearekin duen konpromisoan beste urrats bat ematen du; aurrez ere jardunbide bera izaten ari da beste material mota batzuekin.
Guztira, % 85eko birziklatze-tasa lortu du Uvesco Taldearen hondakinak kudeatzeko sistemak, baita 7.881 hondakin tona berreskuratzea ere; horrek inpaktu positiboa izan du ekonomia zirkularrean, eta inguruko beste sektore batzuen jardueran.