Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Kutxa berrerabilgarriak: mila tona hondakin baino gehiago saihestu genuen 2020an

BM Supermerkatuok, hondakin-sorkuntza murrizteko dugun konpromisoaren barruan, produktu freskoen hornikuntza-katean Garraiorako Ontzi Berrerabilgarriak (ERT) erabiltzearen aldeko apustua egiten dugu. Orain dela hamar urte baino gehiago ekin genion estrategia horri, eta bi mila tonari dagokion emisio-murrizketa lortzea ahalbideratzen du, eta 187.000 kilo produktu kaltetzea saihesten du.

ERT kutxekin, kartoizko, plastikozko edo porexezko behin erabili eta botatzeko ontzietan baino modu jasangarriagoan eta eraginkorragoan garraia daitezke produktuak, tolestu, pilatu eta bildu egiten baitira, ondoren higienizatu eta berriro erabiltzeko. 100 ziklokoa da ontzion bizitza erabilgarria eta, behin bizitza hori amaitzen zaienean, oso-osorik birziklatzen dira, zero hondakin sortuz.

Frutak eta barazkiak garraiatzeko eta hornitzeko hasi ziren erabiltzen ERT kutxak BM Supermerkatuetan, baina azkeneko urteotan hedatu egin da haien erabilera, erreferentzia gehiago sartu delako eta harategiko hornikuntza-katera ere sartu delako; berriki, baita arrandegiko produktuetara ere.

Jasangarritasuneko IFCO ziurtagiriaren arabera, kutxa horiek erabiltzeari esker, mila tona hondakin sortzea saihestu da azkeneko urtean; gainera, ur eta energia-aurrezpena bultzatu da, eta jaki gutxiago alferrik galdu da.