
Musaka-kaneloiak
Osagaiak
(Lau lagunentzako)
2 alberjinia
Alberjiniak betetzeko
400 gramo arkume-haragi xehatu
Erramu-hosto bat
Piperbeltz ehotua
50 gramo tipula
50 gramo gurin
50 gramo irin
Litro erdi esne
Besamela prestatzeko
60 gramo gurin
50 gramo irin
Litro erdi esne
60 gramo cheddar gazta
Nola prestatu
Moztu alberjiniak luzetara ahalik eta finen, laberatu 160 gradutara 5 minutuz eta gorde gerorako.
Barrubetea prestatzeko: Sueztitu ezazu brunoise eran moztutako tipula gurinetan, eta gehitu haragia, erramu-hostoa eta piperbeltza. Bota irina eta kozinatu 5 minutuz. Gehitu esnea poliki-poliki, kozinatu 15 minutuz eta gorde gerorako.
Besamela: Desegin gurina kazola batean, gehitu irina eta egosi 5 minutuz. Bota esnea eta egosi beste 15 minutuz. Sutik kanpora, gehitu iezaiozu gazta, eta irabiatu urtzen den arte. Bete alberjinia-xaflak eta bildu. Gainerre 180 gradutara, 15 minutuz.
Jar ezazu plateretan, eta gehitu besamela.
- BIGARRENAK
- BARAZKIAK
- HARAGIAK
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- DENBORA: 30'-60'
- OSASUNGARRIA
- HAURRAK