
Mi-cuit foiea, ardo gorri eta ezti erredukzioarekin
Osagaiak (Lau lagunentzako)
150 gramo ezti
200 gramo mi-cuit foiea
500 ml ardo gorri
Intxaurrak, zurituta
Fruitu gorriak
Gurina
Nola prestatu
Jarri ardo gorria sutan, bere bolumenaren heren bateraino murrizten den arte; utzi hozten eta nahastu eztiarekin (hotzetan egin behar da nahasketa, eztiak ez ditzan aroma eta bere ezaugarriak galdu).
Berotu laban bat ur berotan, eta zatitu mi-cuit foiea 12 xerratan.
Jarri mi-cuit foiea platerean, bota gainetik ardo gorri eta ezti nahasketa, eta apaindu intxaurrekin eta fruitu gorriekin; zerbitza ezazu gurina bereizirik, gainetik piperbeltz ehotu pixka batekin.
- LEHENAK
- ZOPAK, SALDAK ETA KREMAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 0-30'
- ZELIAKOAK