Bokata Bat zure Motxilan
Merienda osasungarri baterako ogitarteko bat
Ogitarteko on bat esnekiarekin edo frutarekin batera, eta ariketa fisikoa, formula ezin hobea dira gure seme-alabak osasuntsu egon daitezen. Hala ere, inkestek erakusten digutenez, hori ez da beti horrela izaten.Horregatik, BM Supermerkatuetan, Goikoa hestebete enpresarekin batera, 'Bokata Bat zure Motxilan' kanpaina antolatu dugu berriro, gure txikientzako merienda egoki batek daukan garrantziaz kontzientzia hartzeko; eta bokata funtsezkoa da gure haurren meriendan.
Guztira, Kantabriako eta Nafarroako 20 ikastetxe bisitatu eta ia 6.000 bokata banatu ditugu; atsegina da kanpaina eragina izaten ari dela ikustea.
Edizio honetako datuak aurrekoekin alderatzen baditugu, bokataren kontsumoa meriendan % 4 igo dela ikusiko dugu; lau haurretik batek egunero jaten du ogitartekoa.
Hala ere, moldeko ogia oso ohikoa da oraindik ere merienda orduan. Kanpaina honetan inkestari erantzun dioten haurren % 31k moldeko ogiaren aldeko hautua egiten du eta % 3k soilik opil industrialak aukeratzen ditu.
Beste alderdi kezkagarri bat gure seme-alaben merienda osoa ote den. Gehienek, esnekiak edo fruta ere jaten dute, baina badaude ogitartekoa bakarrik meriendatzen dutenak eta, medikuen esanetan, hori ez da gomendagarria.
Gosaria ere kontuan hartu beharreko otordu garrantzitsua da; hala ere, bost haurretik batek ez du ezer gosaltzen. Gosaltzen dutenen artean, gehienek gailetak jaten dituzte, bokata eta fruta ere, pixkanaka, protagonismoa hartzen ari diren arren.
Bokatarik gustukoena
Behin kanpaina amaituta eta inkestaren emaitzak eskuartean ditugula, bokata irabazlea kakao-kremazko (Nocilla, Nutela) bokatak izaten jarraitzen du. Bigarren postuan daude urdaiazpiko eta gazta bokata, txorizozkoa eta urdaiazpiko iberikozko bokata. Txokolatea, mortadela, patata-tortilla eta gazta aurkitzen dira azken postuetan.
Ariketa fisikoa
Edizio honetan garrantzi berezia eman nahi izan diogu gure haurrek egunero egin behar duten ariketa fisikoari. % 94,2k egunero egiten du; % 5,7, berriz, ez dira horren zaleak. Ariketa fisikoaren gaiari dagokionez, Arantza Lopez-Ocaña doktoreak gogorarazten digu oso garrantzitsua dela adin horietan egoneko bizitzan ez erortzea.