Mendrezka labean
Hegaluze-mendrezka bat labean, gari-zainzuriekin, tomatearekin eta tipulinekin.
OSAGAIAK
Hegaluze-mendrezka fresko 1
Cherry tomateak
2 tipulin
Gari-zainzuri sorta 1
Erromeroa
Gatz-ezkatak
Oliba-olio birjina estra
PRESTATZEA
Tipulinak garbitu eta lau zatitan ebaki. Cherry tomateak erditik moztu.
Zainzuriak, tomateak eta tipulinak laberako erretilu batean jarri. Erromeroarekin hautseztatuko dugu. Olioz busti eta gatza bota.
Labea aldez aurretik berotu behar da 180ºC-tan, eta ondoren, erretilua labean sartu 15 minutuz.
Mendrezka garbituko dugu, hezurra duen goiko aldea guraizeekin moztuz eta haragia estaltzen duen mintz mehea kontu handiz kenduz.
Barazkiak labetik atera eta haien gainean hegaluzemendrezka jarri. Erretilua berriz ere labean sartuko dugu beste 10 minutuz.
Platera prestatzeko, barazki erreak jarriko ditugu hondoan eta, horien gainean, mendrezka zati bat. Amaitzeko, gatzezkatak botako dizkiogu mendrezkari.
PREZIOA: ERTAINA
DENBORA: 30’
ZAILTASUNA: 3/10
OSASUNGARRIA: 8/10