Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura

Meloia eta topikoak: bazenekien gauez meloia jateak ez duela inor hil sekula?

Batzuek uste dute ez dela komeni meloia gauez jatea, indigestioa eragiten duelakoan, baina hori ez dago frogatuta. Honela dio gaztelaniazko esaldi batek: “El melón por la mañana, oro; por la tarde, plata, y por la noche, mata”.

Hala ere, Nutrizioan eta Medikuntza Estetikoan espezialista den Marta Aguirre doktoreak adierazten duenez, meloiak ez du beste frutak baino digerigaitzago egiten duen osagairik. Baliteke esaera horren jatorria hau izatea: meloia oso hotz jaten dela egun beroetan, edo berde, edo gehitxo, afari oparo baten ostean.Kantitate egokia kontsumitzen bada —xerra bat edo bi, ez oso hotzak, ezta otordu oso oparoen ostean ere, eta heltze-gradurik onenean—, ez du zertan arazorik sortu.

 

PRESTATZEKO MODUAK

Meloia hainbat modutara jan daiteke, ez bakarrik postrean, baita lehenengo plater freskagarri gisara ere, uda hastear dugun honetan:

 

Marta aguirre   Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa

 

BM Supermerkatuetan, Selecta markako meloia dugu, eta hura kontsumitzeko garairik onena uztaila eta iraila artean da. Selecta meloiaren berezigarria hau da: heltze-kontrol zorrotz bati jarraitzen dio, BRIX gradutan, zeinak fruktosa-kantitatea adierazten baitu.

Meloiak urte osoan egoten dira, nahiz eta Selecta markakoak ez izan: maiatzetik urriaren amaierara arte, Espainiakoak, eta, azarotik apirilera arte, Brasilgoak.

BM Supermerkatuetan, meloia erdibituta edo kantitate txikiagoan eros daiteke, bezeroaren beharren arabera.

Gogoan izan gomendioak: fruten eta barazkien bost anoa jan behar dira egunean; beti produktu freskoak eta garaikoak kontsumitu behar dira, eta orain da meloiaren garaia!