Fruta jatea dibertigarria da
Frutek gure organismoari dakarzkion dohainak oinarrizkoak dira dieta osasungarria eta orekatua izateko. Zenbat eta fruta gehiago jan, orduan eta txikiagoa izango da gaixotasun kardiobaskularrak sufritzeko arriskua. Hala ere, kosta egiten da gure eguneroko elikaduran sartzea. Nagikeria izaten dugu zuritzeko, prestatzeko eta, batzuetan, gogaikarria egiten zaigu zikindu egiten garelako; hori dela eta, ez dugu fruta jateko ohiturarik izaten.
Baina, eragozpen horiek ez dira frutarik ez jateko aitzakia izan behar. Utz dezagun nagikeria alde batera eta presta ditzagun frutadun platerak, egunero beharrezkoa dugun dosiaz gozatu ahal izateko.
Hori dela eta, frutek dituzten nutrienteak kontuan hartuta, eta fruta jatea benetako gozamena izan dadin, hainbat ideia proposatu nahi dizugu. Sagarrak fosforo ugari dauka, madariak zuntza dakarkio gure gorputzari, laranja C bitaminaren erregina da, bananak potasio ugari dauka, marrubiak oso diuretikoak dira, mertxika antioxidatzaile garrantzitsua da, mahatsa oso ona da idorreriaren aurka... Fruta guztiek daukate gure organismoari komeni zaion zerbait, beraz, ez ezazu fruta ahaztu zure egunerokoan.
Nola jan dezakezu fruta?
Jaikitzerakoan, zure gosaria alaitzeko, zerealak frutarekin presta ditzakezu: marrubiekin, bananarekin edo mertxikarekin, esaterako. Moztu fruta kubotxoetan eta bota dena katilu batera. Fruta jatea eguna hasteko modu freskoa eta atsegina da.
Eta gosaritik kanpo, fruta entsaladari gehitzea gomendatzen dizugu. Bota sagarra, laranja edo mahatsa entsaladari eta ukitu berezidun plateraz gozatuko duzu.
Azkenburuan, irabiakia egin dezakezu, jogurtari sagarra, madaria, banana edo beste frutaren bat bota eta irabiatuta. Fruta-burruntzia ere presta dezakezu, fruta zatitxoekin. Prestatzea da gehien kostatzen dena. Behin prest daudenean, inolako esfortzurik gabe jaten dira.
Fruta jateko beste modu batzuk
Zer iruditzen mertxika erreak? Mertxika dastatzeko ideia ezberdina eta oso zaporetsua da. Mertxikak zuritu, hezurra kendu eta labean sartu besterik ez duzu egin behar. Bideo honetan azaltzen dizugu urratsez urrats, zela prestatu.
Eta zer diostazu meloiaz. Meloia urdaiazpikoarekin da platerik tradizionalena, baina, badaude beste konbinazio batzuk ere. Bideo honetan ikus dezakezu. Orain ez al zaizu dibertigarriagoa iruditzen fruta jatea?