Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Marmitakoa edo marmita

Euskal Herrian Marmitako izenaz ezagutzen da, eta Kantabrian Marmita izenaz.Betiko errezeta bat, gure amek eta amonek prestatzen zutena.Eutsiko diogu tradizio horri?

OSAGAIAK

Hegaluze-kokote 1
2 patata
Tipulin 1
Piper berde 1
Piper gorri 1/4 bat
Piperrautsa
Tomate saltsa
Fumeta (arrain salda)
Kaiena 1
Oliba-olio birjina estra
Gatza

PRESTATZEA

Hegaluzea garbitu, azalak, hezurrak… kenduz eta geroko gorde. Azalekin arrain salda suabea egingo dugu. Tipulina eta piperrak txikitu, eta olio apur batekin su motelean sueztitu ilundu arte. Tomate saltsa, piperrautsa, kaiena eta gatza erantsi, eta arrain saldarekin estali.

5 minutu inguruan egosten utzi eta, jarraian, xerra finetan ebakitako patatak erantsiko dizkiogu. Platerean jartzeko orduan, hegaluze zatiak su bizian salteatuko ditugu. Patata-xerrak jarriko ditugu lehenik, salteatutako hegaluze zatiak gainean, eta, azkenik, salda jarriko dugu zopa modura. 

  • LEHENAK
  • BIGARRENAK
  • PLATER BAKARRAK
  • ARRAINAK ETA ITSASKIAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 30'-60'
  • OSASUNGARRIA
  • ZELIAKOAK
  • HAURRAK
  • LAKTOSA GABEA

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.