Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Mandarina, udazkeneko C bitamina dosi gozoa

Mandarinak udazken-neguko frutarik preziatuenetarikoa dira bere zapore gozo eta eztiagatik. Gainera, gure organismoarentzat oso onuragarriak dira bere nutriente eta propietateak direla eta. Gehiago eska dakieke?

Mandarinaren ur handitan ibili!

  • Zuntza dauka, digestio-prozesuei eta hesteetako trantsitoari mesede egiten dio.
  • Antioxidatzailea da, erradikal askeek sortarazten duten kaltea sahiesten du.
  • Asegarria da. Gosea baretzen laguntzen du, argaltzeko dietetan aukera ona da.
  • C bitamina kantitate garrantzitsua dauka, sistema immunologikoa indartu eta gaixotasunen aurrean babesten laguntzen duena. 
  • A eta B bitaminetan aberatsa, funtsezkoak hezurren garapenean, hazkuntzan eta begien, azalaren, ilearen zein azazkalen osasun-egoera ona mantentzeko.
  • Burdinaren xurgapena errazten du, anemia prebenitzen laguntzen du.
  • Potasio, magnesio eta fosforoa bezalako mineralak dauzka. Potasioak -eta sodio maila baxuak- mandarina tentsio altua duten pertsonentzako fruta gomendagarria bilakatzen dute. Gantzen xurgapena ere faboratzen du eta, gainera, bihotza aktibo mantentzen du.
  • Folatoetan aberatsa. Azido folikoa haurdunaldiaren lehen hilabeteetan funtsezko bitamina da zelulen garapenerako.

Azal gazteagoa eta osasuntsuagoa

Sasoiko fruta zitriko honek onura asko ditu, ez bakarrik osasunerako, baita edertasunerako ere. Izan ere, C bitamina antioxidatzaile eta aintiinflamatorio eraginkorra da, eta bere laguntza ezinbestekoa da kolagenoaren eraketarako. Ba al zenekien?

Bestalde, bere C bitamina dosiak azalaren argitasuna hobetzen du eta adinaren kontrako efektua du.

Aniztasunean dago gustua

Eta...zein mandarina aukeratu? BM Supermerkatuetan mandarina edo klementina mota ezberdinak eskuragarri dituzu. Bakoitzaren ezaugarriei buruz hitz egingo dizugu, sasoiaren arabera gustukoena aukera dezazun.

  • Selecta (azaroa - maiatza): Jatorri-bermea dute eta une optimoan bilduak dira. Azala kentzeko errazak dira eta zapore leuna dute, ez gozoegia ez garratzegia.
  • Navel (azaroa - otsaila):  Zanpatuak eta azal mehekoak dira. Bere zaporea gozoa da.
  • Nadorcokt (otsaila - maiatza): Txikiak eta obalatuak. Bere azala mehea eta dirdiratsua da (gorrixka samarra). Samurra da puntu azido batekin.
  • Orry (maiatza - ekaina): Mota hau azidoa baino gozoagoa da eta kolore bizikoa. Ez dauka ia hazirik eta bere azala leuna eta laua da. 
  • Satsumas (iraila - abendua). Hori-laranja kolorekoak dira, bere azala zimurra eta lodia da. Bere atalek orokorrean ez daukate hazirik.
  • Mandarina zuritzen erraza denez eta poltsoan errazki eraman daitekeenez, ordu artean aleka jateko snack egokia da. Badira zukuan nahiago dutenak, edota sorbetean, izozkian eta mazedonian; areago, entsaladan eta carpaccioan ere jan daiteke, osasuntsua eta prestatzen oso erraza. Ahogozatu C bitamina!

Pasa zaitez BM Supermerkatuetako frutadendatik sasoiko mandarina edo klementinarik onena eskuratzeko.

Ba al zenekien…

  • Behin azala kenduta, berehala kontsumitu behar dira oxidatu ez daitezen eta bere propietateak gal ez ditzaten.
  • Infusioa presta dezakezu bere azalarekin: jarri ur irakina duen kikara batean, estali eta utzi 3-5 minutuz hartu aurretik. Diuretiko naturala da.
  • Mandarinaren azalaren birrindura ezin hobea da postrei, saltsei, olioei...usain emateko.

Aukeratzeko orduan kontuan izatekoa

  • Azala samurra izan behar du...baina ez zimurra!
  • Bere usaina gero eta gozoagoa eta biziagoa izan, orduan eta hobea izango da bere zaporea.
  • Bere kolorea laranja bizia izateak ez du esan nahi heldua dagoenik.
  • Gero eta pisutsuagoa izan, orduan eta samurragoa.