Mahats, ahuntz gazta eta erromero focaccia
Lau lagunentzako osagaiak
300 gramo osoko gari-irin
200 ml ur epel
5 gramo okin-legamia lehor
Koilaratxokada bat gatz
2 koilarakada oliba-olio birjina estra
100 gramo mahats
3 piku fresko
100 gramo ahuntz-gazta
2 erromero-adar fresko
Piperbeltza, norbere gustura
Nola prestatu:
Prestatu orea: nahastu irina eta legamia. Bota ur epela, gatza eta oliba-olioa, eta oratu minutu batzuez, ore suabe eta elastiko bat lortu arte.
Utzi hartzitzen. Egin bola bat, jarri pixka bat olioz igurtzitako katilu batean, estali eta utzi jalkitzen ordubete inguruz, edo bolumena nabarmen handitzen zaion arte.
Eman forma focacciari. Zabaldu orea eskuekin laberako paperez estalitako azpil batean. Utzi jalkitzen 20-30 bat minutuz.
Bota osagaiak: garbitu mahatsa eta pikuak. Moztu mahatsak erditik, eta pikuak lau zatitan. Egin focacciaren ohiko zuloak hatz-mamiekin, eta banatu gainetik fruta, ahuntz-gazta (birrinduta) eta erromeroa. Amaitzeko, bota oliba-olio negar bat, eta piperbeltza
Sartu labean: aldez aurretik, berotu labea 200 ºC-tara, eta kozinatu 20-25 bat minutuz, gainaldea gorritzen eta orea ondo egosten den arte. Moztu baino lehen, utzi hozten minutu batzuez.
Aurki itzazu osagai guztiak hurbilen duzun zure BM Supermerkatuan edo ONLINE dendan!
- LEHENAK
- ORDUZ KANPO
- ARROZA ETA PASTA
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- DENBORA: +60'
- BEGETARIANOA
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.