Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Madrildar eltzekoa

OSAGAIAK

(4 pertsonarentzat)
LUENGO garbantzuak, 300 gr
Zankarra, 300 gr
Oilasko-izter bat
EL CHICO txorizo bat
Urdai iberikoa, 150 gr
LA HOGUERA urdaiazpikoa, bi punta
Bi azenario
Bi patata
DUCROS piperrauts mina, koilarakada bat
DUCROS piperrauts gozoa, koilarakada bat
Baratxuri-atal bat

ELABORAZIOA

Aurreko gauean, garbantzuak beratzen jarriko ditugu, ur epelean.

Hurrengo egunean, uretatik atera eta eltzean jarriko ditugu gainerako osagaiekin batera, ur epeletan (bi litro eta erdi).

Eltzea itxi eta 20 minutuan kozinatuko ditugu. Urak irakitean sortutako aparra kenduko dugu, aparburruntzali batekin.

Eltzea ireki eta osagaiak buztinezko kazola batean jarriko ditugu, bakoitza bere aldetik.

Baratxuriarekin eta piperrautsarekin olio errea egin, eta egosketaren salda-apur bat botako dugu. Ondoren,olio errea garbantzuetara bota eta minutu batzuk irakiten utziko dugu. Buztinezko kazola batean zerbitzatu behar dugu.

  • LEHENAK
  • BIGARRENAK
  • PLATER BAKARRAK
  • LEKALEAK
  • HARAGIAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: +60'
  • ZELIAKOAK
  • LAKTOSA GABEA