Zure kontuan sartu:


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

BM, aldea dago

Erosketa ORAIN erosoagoa Errezeten bideoak BM Txartela

2018 urr 30BM denda berria

Logroñoko hirugarren BM supermerkatua ireki dugu

Trabajadores BM Avenida Madrid de Logroño

BM supermerkatu berria ireki dugu Logroñon, 1.500 metro koadrokoa, Errioxako hiriburuan irekitzen dugun hirugarrena eta handiena. Madrid Hiribideko 2. zenbakian dago supermerkatu berria (Club Deportivo 1-3 zenbakiekiko izkinan), eta 24 laguneko lantaldea du; berariazko prestakuntza-saioak jaso dituzte langile guztiek, beren eginkizunak ikasteko eta dagozkien sekzioetan arreta espezializatua eskaintzeko.

Gainera, produktu-sorta zabala eskaintzen du dendak. 11.000 erreferentzia baino gehiagorekin, Logroñoko eskaintza, deskontu eta prezio txikien erreferentzia gisa aurkezten da irekiera berri hau.

Guztira, 1,2 milioi euroko inbertsioa egin da espazioa berrantolatzeko eta erabat eguneratzeko, instalazio, argiztapen eta altzari berriekin, eta Club Deportivo kaleko 1. zenbakitik sarrera berria eginda, irisgarritasuna hobetzeko.

Produktu freskoak eta bertakoak

Bertako produktu freskoarekiko gure konpromisoarekin jarraituz, Logroñoko Beltran fruta eta barazkiak, Alfaroko Micersa frutak, Calahorrako El Raso Kooperatibaren produktuak eta Entrenako Tomas Casadorenak eskainiko ditu, besteak beste.  Haragia Naldako Alejandro Miguel eta Haroko Ganados Zurbano haztegietakoa da. Urdaitegiari dagokionez: Alejnadro hestebeteak, Ortuzar hestebeteak, Señora Julia, hestebeteak, Clavijo txorizoak, Martinez Somalo urdaiazpikoa eta Sierra de Cameros gaztak, Errioxak ekoiztutakoak. Eta arrandegian, berriz, Kantauriko lonja nagusietako arraina eskainiko die bezeroei: Bermeo, Santoña, Laredo eta Hondarribiko lonjetakoak, hain zuzen ere.

Beste zerbitzu batzuk

Harategi eta urdaitegi sekzioez gain, zuku naturala egiteko makina izango du fruten sekzioak, eta itsaski-egostegia, berriz, arrandegiak; gainera, ardandegia, produktu osasungarriak, maskotentzako produktuak eta ogi-labea ditu supermerkatu berriak.

Supermerkatu berriak duen beste abantailetako bat da 70 autorentzako lekua duen bezeroentzako doaneko aparkalekua duela, eta ordutegi zabala, 09:00etatik 21:30era, astelehenetik larunbatera.

Halaber, azaroaren 5era arte, opari bikoitza jasoko dute bezeroek, aterkia eta manta, beren erosketak egiterakoan, eta erosketak etxera eramateko zerbitzua doan eskainiko zaie bezeroei.