Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Lima curryz eta txokolatez

Lau lagunentzako osagaiak

Hiru lima

200 gramo txokolate

Harrotzeko esnegaina, 200 gramo

100 gramo azukre

Curry-hauts pixka bat

 

Nola prestatu

Bi lima erditik moztu, eta hustu egingo ditugu, koilara baten laguntzarekin.

Pulpa bota egingo dugu.

Esnegaina eta azukrea bol batean jarri, eta harrotu egingo ditugu, hagaxka elektriko batekin.

Bitartean, txokolatea mikrouhin-labean urtuko dugu, 15 segundoko tartetan.

Esnegaina ia guztiz harrotuta dagoenean, pixkanaka botako diogu txokolate urtua,

nahasketa harrotzeari utzi gabe. Currya ere gehituko diogu.

Moussea pastelgintzako mahukan sartu, eta limak beteko ditugu.

Gainetik lima-azal birrindu pixka bat bota, eta hotzak zerbitzatuko ditugu.

  • POSTREAK
  • GOZOAK
  • ZAILTASUNA: ERTAINA
  • DENBORA: 0-30'
  • OSASUNGARRIA
  • ZELIAKOAK
  • HAURRAK