Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Letxuga freskoa edo ontziratua: apustu segurua zure elikadurarako

Letxuga apustu segurua da menu osasuntsu  bat prestatzerako orduan.  Oso elikagarria eta kaloria gutxikoa izateaz gain, barietate asko daude: Iceberg, Batavia, Hoja de Roble, Romana, etab. Dudarik gabe, zure entsaladak animatzeko ezin hobeak.

Barietatearen arabera, bere kolorea berde bizia, horia, zurixka edo marroi gorrixka izan daiteke. Ehunka -edo milaka- lore txikiz osatuta daude. Batzuetan, estutu egiten dira, kukulu trinkoak osatuz. Zaporea atsegina da nahiz eta kukuluak zertxobait  garratzagoak izan.

Letxuga mundu osoko gune epeletan eta negutegietan landatzen den barazki bat da eta beraz, merkatuetan aurkitu daiteke urte osoan.

Freskoa edo poltsakoa, beti segurua

Gaur egun, eta beti ere, iraungipena gainditzen ez bada, kontsumitzeko guztiz seguruak diren ontziratutako letxuga mota ugari aurki daitezke supermerkatuetan. Ireki ondoren, gehienez egun pare batean kontsumitu behar dira.

Elikagaiak berak sortutako gasak inaktibatzen dituzten gas geldoen bidez ontziratzen dira eta horrela, haien propietateak denbora luzeagoan mantentzen dira. Prozesu hau atmosfera eraldatua bezala ezagutzen da.

Bere konposizioa ia ura denez, oso produktu iragankorra da. Hozkailuan garbitu gabe gorde behar da kontsumitu arte, beste fruta edo barazki heldu batzuetatik eta beraz, hondatzea bizkortu dezaketenetatik urrun.

Hidratatzailea eta bitaminatua

Letxugaren propietate nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Energia gutxi: letxuga ia ura da, beraz, hidratazio egokia mantentzeko aliatu ona da, pisua kontrolatzen laguntzeaz gain.
  • C eta E bitaminan aberatsa: 100 g-ko errazio batek eguneko C bitaminaren beharren % 15 ematen du, zeharo garrantzitsua burdina xurgatzeko edo immunitate-sistema mantentzeko. Bestalde, E bitaminak funtzio antioxidatzaileak ere egiten ditu, erradikal askeetatik babestuz.
  • Azido foliko eduki handia:  beste funtzio barzuen artean, elementu honek odol-zelulen produkzioan parte hartzen du. Izan ere, B9 bitaminaren defizitaren ondorioetako bat anemia megaloblastikoa da, globulu gorrien ekoizpenaren eskasiagatik eta daudenen tamaina handitzearen ondorioz.
  • Mineralen presentzia: ez da beste barazki batzuetan bezain garrantzitsua. Hala ere, fosforoaren, kaltzioaren, burdinaren eta batez ere, potasioaren presentzia nabarmendu behar da, muskuluen funtzionamendurako eta tentsio arterialaren kontrolerako ona baita.
  • Zuntz disolbaezinean aberatsa. Letxuga zelulosan aberatsa da, ondorioz, batzuetan zaila da digeritzea. Entsaladak alde batera ez uzteko trikimailu bat: letxugaren ordez berroak, kalonjeak edo errukulua (batez ere gauez) jarri, edo entsalada eguerdirako utzi.
  Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista