
Elikadura
Gure baratzeko letxuga: argaltzeko ezin hobea
Landareki arina, osasuntsua eta oso freskagarria da, eta, batez ere, gordinik kontsumitzen da entsaladetan. Ez luke inoiz falta behar gure mahaian. Zenbait motatako letxugak daude, eta osaera nutritiboa zertxobait alda daiteke batetik bestera. Txikoria-belarraren, ilen kultibatuaren eta txikoriaren familiakoak dira.
LETXUGA KONTSUMITZEAREN ONURAK:
- Kaloria-ekarpen baxua duenez, oso gomendagarria da argaltzeko dietetarako. Hala ere, kontuz zer saltsa eta gozagarri gehitzen zaizkion (ogi-txigorkiak, oilasko arrautzaztatua…), horiek nabarmen igo baitezakete kaloria-kopurua. Kontuz, halaber, halaber, zer gatz erabiltzen dugun maneatzeko; izan ere, gatzaren sodioak ura atxikitzen du. Beraz, gomendatzen da oliba-olioarekin maneatzea letxuga, eta gatz gehiegi ez botatzea.
- Azukre gutxi duenez, ezin hobea da diabetikoen dietarako.
- Sodio gutxi duenez, aparta da gatzik gabeko dietak dituzten hipertentsoentzat (betiere, gatzarekin maneatzen ez bada).
- Koipe gutxi eta batere kolesterolik ez duenez, kolesterola jaisteko dietetarako gomendatzen da letxuga; horrez gain, antioxidatzaileak dituenez, bihotz-hodiak babesteko dieta gehien-gehienetan erabiltzen da.
- Betakaroteno ugari ditu letxugak; horiek organismora iristean, A bitamina bihurtzen dira, zeinak digestio-mukosa, azala eta ikusmena babesten baititu.
Letxuga azenarioarekin uztartzea gomendatzen da, hura ere oso aberatsa baita karotenoetan.
- K bitamina duenez, odola ondo koagulatzen laguntzen du. Antikoagulatzaileak hartzen dituztenek ez dute letxuga gehiegi jan behar.
Beste landareki batzuen aldean, C bitamina gutxi du letxugak. Beraz, piper gordinarekin eta errefautxoarekin uztar daiteke, baita limoiarekin maneatu ere, bitamina hori hartzeko.
Azkenik, gogoratu kanpoko hosto berdeek dutela bitamina gehien, eta ez dela komeni haiek alferrik galtzea.
OSAERA NUTRITIBOA
Kaloria-ekarpena: 12 kcal/100 g
Ura: % 95
Proteinak: 1 g/100 g
Koipeak: ia ez du batere. Kolesterola: 0,0
Gluzidoak: 1-2 g/100 g
Aberatsa landare-zuntzetan: 1,5 g/100 g
Aberatsa azido folikotan: 30,6 µg (egunean behar denaren % 10)
K bitamina: 113 µg
C bitamina edo azido askorbikoa: 13 mg
Betakarotenoak edo A pro-bitamina: 1.122 µg
Sodio gutxi: 3 mg/100 g
Aberatsa potasioan: 220 mg/100 g
![]() |
Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa |
Letxugaren kalitateak zuzeneko lotura du haren freskotasunarekin. BM Supermerkatuetako letxugak hemengo baratzeetakoak dira; goizean goiz ebakitzen dira, eta, handik oso ordu gutxira, goiz horretan bertan, gure supermerkatuetan egoten dira.
Udan, laborantza-zikloak 30 egunekoak izaten dira, eguraldia dela eta; neguan, berriz, 90 egunerainokoak. Hori dela eta, garai horretan ez da beti aurkitzen dendetan hemengo letxugarik.
Gogoan izan gomendioak: bost anoa fruta eta barazki jan behar da egunean; beti produktu freskoak eta garaikoak kontsumitu behar dira, eta, orain, gure baratzeetako letxugaren txanda da!