
Laranja soilik
Osagaiak
(Lau lagunentzako)
Laranja-krema prestatzeko:
200 ml laranja-zuku
Hiru arrautza
125 gramo azukre
15 gramo gurin
30 gramo Maizena
Laranja baten birrindura
Laranja-azal konfitatuak egiteko:
2 laranja
100 ml ur
100 gramo azukre
Nola prestatu
Irabiatu arrautzak eta azukrea ontzi batean, hagaxka batzuekin. Nahastu Maizena zukutan, eta gehitu hori ere. Irabiatu ondo dena.
Bota nahasketa hori kazo batean, eta jarri ura irakiten duen beste bat azpian, Maria bainuan berotzeko. Eragin etengabe nahasketari minutu batzuez, trinkotzen den arte. Sutatik kenduko dugu.
Gurina puskatan gehituko diogu, eta ondo nahastuko dugu. Gehitu laranja-birrindura. Jarri nahasketa pastelgintzako mahuka batean, eta gorde gerorako.
Laranja-azal konfitatuak egiteko:Hainbat aldiz galdarraztatuko ditugu azalak mingostasuna gal dezaten, unetxo batez ur irakinetan murgilduta.
Kazo batean ura eta azukrea egosita, almibar bat egingo dugu. Gehitu laranja-azalak. Behin egiten direnean, xukatu.
Jarri plater batean laranja-krema, laranja-atal batzuk eta azal konfitatua apaintzeko.
- POSTREAK
- GOZOAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 0-30'
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK
- HAURRAK