Krema errea
Lau lagunentzako osagaiak:
Esnea (1/2 l)
6 arrautza-gorringo
Azukrea (150 g)
Limoi-azala
Kanela-zotz 1
Arto-almidoia (25 g)
Prestaketa:
Lapiko batean esnea, gorringoak, azukrea, limoi-azala eta kanela nahastu. Irabiatu eta su motelean berotu irakitera heldu gabe. Almidoia esne pixka batekin disolbatu eta aurreko nahasketara gehitu, sutik atera gabe. Irabiatu loditu arte. Sutik atera, iragazi eta hozten utzi. Molde bakoitzean krema kantitate txiki bat ipini eta azukre pixka bat hautseztatu; ondoren, erregailu edo soplete batez lagunduta erre.
- POSTREAK
- GOZOAK
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- DENBORA: 30'-60'
- BEGETARIANOA
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.