
Kordobar salmorejoa
Osagaiak
(Lau lagunentzako)
Kilo bat tomate udarekara
250 ml ur
200 gramo ogi gogor
100 ml. oliba-olio birjina estra
Baratxuri-atal bat
Gatza
Nola prestatu
Egosi arrautzak 10 minutuz. Utzi hozten eta gorde.
Garbitu eta zatitu itzazu tomateak, eta sartu irabiagailuaren ontzian. Birrindu ondo, eta iragazi, azala eta haziak kentzeko.
Bota purea pitxar batera, eta gehitu zatitutako ogia, baratxuri-atala txikituta, gatza eta olioa. Birrindu dena, krema homogeneo bat lortu arte. Hoztu hozkailuan, ordubetez gutxienez.
Zuritu eta zatitu arrautzak. Moztu urdaiazpikoa laukitxotan edo zerrendatan.
Zerbitzatu salmorejoa kaikuetan, eta jarri gainean arrautza- eta urdaiazpiko-garnizioa.
- LEHENAK
- PLATER BAKARRAK
- ORDUZ KANPO
- ZOPAK, SALDAK ETA KREMAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 30'-60'
- OSASUNGARRIA
- HAURRAK
- BEGETARIANOA
- BEGANOA
- LAKTOSA GABEA