Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

KONTZERTUA

ALBOANEN ALDEKO KONTZERTU SOLIDARIORAKO AZKEN EGUNAK!

BMSUP2309  kodearen bidez zure sarrera 15 eurotan eskuratuko duzu pertsonako.

Zure sarrera(k) hurrengo astelehena arte erosi ahal izango d(it)uzu bai www.euskalduna.eus webgunean eta bai Euskalduna Jauregiko leihatilan ere.

GKEaren alde BM Supermerkatuek antolatutako lehen kontzertu solidarioa izango da, eta Bilboko Koral Elkarteak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) eskainiko dute.

Ez ezazu galdu Beethovenen IX. Sinfonia zuzenean gozatzeko aukera paregabea, datorren ASTELEHENEAN, IRAILAK 23, 20:00ETAN Euskalduna Jauregian.

ALBOANI BURUZ

ALBOAN Fundazioa Jesuitek Euskadin eta Nafarroan duten nazioarteko lankidetzarako GKE da. 1996. urtean sortu zen, gure munduari eragiten dioten arazoekin konprometituta dagoen herritartasun bat eraikitzen laguntzea beharrezkoa dela konbentzituta. Horretarako, hainbat proiektu sustatzen ditu: 1) Kalitateko Hezkuntza; 2) Be hartutako giza mugimenduak; 3) Ingurumena zaintzea eta garapen ekonomiko alternatibo eta iraunkorra; 4) Genero-berdintasuna; eta 5) Herritarren parte-hartzea. Latinoamerikan, Asian eta Afrikan esku hartzen du, egoera zaurgarrian dauden komunitate baztertuei laguntzen, pertsona errefuxiatu, desplazatu eta migratzaileen kolektiboei nahiz herri indigenei arreta berezia eskaintzen eta emakume, gazte eta haurren egoeraren alde egiten.