
Ez zaitez gelditu
Kirola eta elikadura udan: ez urtzeko aholkuak!
Udan kirola egiten badugu, elikadura osasungarria eta orekatua izan behar dugu, hidratatuta egoteko, bitaminak jasotzeko eta beroari aurre egin ahal izateko. Hona hemen elikadura zaintzeko ideia batzuk:
Frutaren garrantzia
Egunean gutxienez fruta-pieza bat jateak, freskatu ez ezik, bitaminak, mineralak eta zuntza ere emango dizkizu, baita udan kirola egiteko garrantzitsuena dena ere; hots, ura. Gainera, gutxi prozesatutakoa, freskoa, bertakoa eta sasoikoa aukeratzen baduzu, askoz ere nutritiboagoa izango da. Zer fruta etorriko zaizkizu ongien urtaro honetan?
- Meloia: oso diuretikoa da, eta digestioari laguntzen dio, ur eta potasio asko dituelako. Gainera, azukre gutxien duten frutetako bat da. Ia-ia koiperik ere ez duenez, meloia kaloria gutxien dituzten frutetako bat da.
- Sandia: oso antioxidatzaile ona da, eta bitaminatan eta mineraletan aberatsa da. Gainera, ur gehien duen fruta da (haren pisuaren % 95), eta horrek giltzurrunen funtzioa hobetzen du.
- Gereziak eta zitrikoak: C bitaminan aberatsak dira, eta oso onak immunitate-sistema indartzeko eta zirkulazio-arazoak eta likidoen erretentziokoak arintzeko.
- Albertxikoa: urtaro honetan ezin da falta, ezta ere, honen moduko barietate bat, albertxiko gozo eta urtsuenak udaberri-amaieratik uda-amaierara arte izaten baitira. Zuntz asko du, eta horrek heste-igarotzea hobetzen du. Betakarotenoetan eta C bitaminan ere aberatsa da.
- Arana: ura da haren osagai nagusia ere, eta oso gomendagarria da idorreria izanez gero, efektu libragarri arina duelako.
- Mertxika: oso ohikoa da udan, haren ia % 90 ura da, eta potasioan, burdinan eta C bitaminan aberatsa da. Heste-igarotzea hobetzen du, eta koloneko minbizitik eta gaixotasun kardiobaskularretik babestu.
- Paraguaioa: ur asko duenez, oso freskagarria da, eta digestioari laguntzen dio.
Ez ahaztu barazkiak
Dieta mediterraneoaren aholkuei jarraitu nahi badiezu, barazkiak ere funtsezkoak dira. Zer onura dituzte? Koipe gutxi dituzte, eta zuntza, karbohidratoak, bitaminak eta mineralak dituzte, modu kontzentratuan.
Hona hemen urtaro honetarako ongi etorriko zaizkizun batzuk: azenarioa (freskatu egiten du, eta modu naturalean areagotzen du beltzaran-kolorea), tomatea (ur asko du eta antioxidatzailea da), luzokerra (udako ortuaria da, C bitamina asko du, eta gehiegizko likidoa kanporatzen laguntzen du), lekak (zuntza, iodoa, folatoak eta C bitamina ditu) eta kuiatxoa (kaloria gutxi ditu, ur asko ere badu, eta C bitamina eta potasioa ditu).
Udarako errezetak
Fruta gosarian, postrean edo otordu artean hartzeaz gain, beste plater batzuetan ere erabil dezakegu; adibidez, entsaladetan, broxetetan, izozki arinetan, zukuetan, sorbeteetan…
Eta barazkiekin? Onena da Espainiako plater nagusietako bat prestatzea, urtaro honetako tipikoenetako bat: gazpatxo ospetsua. Luzoker-zopa ere egin dezakezu, edo entsaladak, beste osagai batzuekin; adibidez, txitxirioak, jogurta eta menda, zaporeak indartzeko.
Aholku horiekin guztiekin, uda zure esku egongo da.
Aholkua
Kirol segurua
- Bero-kolpeak saihesteko, beste neurri batzuk hartu beharko dituzu; besteak beste, eguzkitik ondo babestu (eguzkirako krema, txapela, etab.), ekipamendu transpiragarria eraman, edari isotonikoak hartu eta eguzkiak gehien berotzen duenean ez atera.