Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Kinoa rissoto beltza txibiarekin

OSAGAIAK:

(4 lagunentzat)
200 gr SOS kinoa
200 ml ANETO arrain-salda
100 gr txibia
30 ml txipiroi-tinta
(2 zorrotxo)
1 tipula
15 gr gurin
1 koilarakada TRUJAL ALMAZARA
TUDELA oliba-olio birjina estra
1 koilarakada gatz
Aliolia egiteko:
1 arrautza
200 ml URZANTE olio suabea
1 baratxuri atal handi
1/4 limoi zukutu
1 koilarakada gatz

ELABORAZIOA:

Aliolia egiteko:
Osagai guztiak irabiagailu-ontzi batean jarriko ditugu. Irabiagailua mugitu gabe edukiko dugu basoaren hondoan eta, emultsioa hasten denean, gora eta behera mugitzen joango gara nahastea erabat homogeneoa egon arte. Saltsa gerorako utziko dugu.

Arrain-salda irekiten jarriko dugu. Kinoa gehitu eta trapu batekin estaliko dugu. Gurina botako dugu, aleak aska daitezen. Gerorako utziko dugu.

Txibia zatituko dugu. Tipula, era berean, kubotxotan moztu eta olio pixka batekin sueztituko dugu. Txibia eta, azkenean, tinta gehituko ditugu.

Plater batean zerbitzatuko dugu, bazter batean alioli pixka batekin.

PREZIOA: ERTAINA
DENBORA: 20'
ZAILTASUNA:6/10
OSASUNGARRIA: 8/10