Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Katxopoa errefautxo eta txanpinoi salteatuekin

Osagaiak

(Lau lagunentzako)

Urtebeteko txahalaren xerra bat (300 g)

6 xerra Idiazabal gazta

100 gramo urdaiazpiko iberiko

Irina

Bi arrautza

Ogi birrindua

150 gramo errefautxo

100 gramo txanpinoi

Nola prestatu

Moztu xerra zortzi zatitan, zabaleran, bildu xerra bakoitza gaztan eta urdaiazpikoan, pasatu irinetatik, arrautzatik eta ogi birrindutik. Frijitu katxopoak olio oso berotan, eta lehortu sukaldeko paperarekin.

Zartagin bero batean, salteatu txanpinoiak errefautxoekin, eta bota gatza eta piperbeltza norbere gustura.

Jarri katxopoak azpil batean, eta zerbitzatu errefautxoekin eta txanpinoiekin.

  • BIGARRENAK
  • HARAGIAK
  • ZAILTASUNA: ERTAINA
  • DENBORA: 30'-60'
  • HAURRAK
  • OSASUNGARRIA