Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura

Hegaluzea aberatsa da omega 3 gantz-azidotan

Hegaluzea arrain urdina da, eskonbridoen familiakoa, Sarda generokoa. 4 kg-tik gorakoak izaten dira, eta 50 eta 80 cm arteko luzera izaten dute, batez beste. Muskulu handiak ditu, eta energia-gastua ere handia du; horregatik, gantz-eduki handia du.
Arrain urdinxka da, eta haren isatsa gezi-puntan amaitzen da. Bi mota daude: atuntxikia eta hegaluzea edo atunzuria.

 

HEGALUZEA KONTSUMITZEAK DITUEN ONURAK

  • Oso aberatsa da ω-3 gantz-azidotan. Azido horiek esentzialak dira, eta gure organismoak ezin ditu sintetizatu; horregatik, dietaren bidez lortu behar dira.

‐          ω-3ek kolesterola eta triglizeridoak gutxitzen dituzte.

‐          ω-3ek tronboak sortzeko arriskua gutxitzen dute.

‐          Aurreko bi onura horiek gutxitu egiten dute arrisku kardiobaskularra.

‐          Gainera, dieta ω-3tan aberatsa izatea lagungarria da tumoreen aurkako prebentzioan, zelula-mintzen iragazkortasuna eta plastikotasuna hobetzen baitu.

  • D bitaminatan aberatsa denez, lagungarria da osteoporosiaren prebentzioan, kaltzioa hestean xurgatzen eta hezurrean finkatzen laguntzen baitu. Hegaluze-errazio batek eguneko dosi aholkatuak halako bi dauzka.
  • A bitaminatan aberatsa denez, lagungarria da azala mantentzeko eta konpontzeko, nerbio-sistemaren garapenerako, gaueko ikusmenerako eta sexu-hormonak eta hormona suprarrenalak ekoizteko.
  • Baditu bitamina hidrodisolbagarriak ere, hala nola B3 eta B12; eta azken hori beste arrain eta okela batzuetan baino are proportzio handiagoan. Bitamina horiek beharrezkoak dira hartzen ditugun beste elikagai batzuen energia aprobetxatzeko.
  • Ez da egokia azido uriko gehiegi duten pertsonentzat bakarrik.
  • Gainera, baditu elementu hauek ere:

‐          Selenioa, antioxidatzaile ahaltsua.

‐          Fosforoa, oroimenerako garrantzitsua.

‐          Iodoa, lagungarria tiroidearen funtzionamendu egokirako.

‐          Magnesioa, lagungarria muskuluen, nerbioen eta hestearen funtzionamendu egokirako. 

   

NUTRIZIO-OSAERA

  • Kaloria-ekarpena: 145 kcal/100 g (errazio gomendatua: 160-200 g)
  • Ura: % 73
  • Gantza: % 6; gehienak ω-3 serieko gantz poliasegabeak dira.
  • Zuntza: % 0
  • Karbohidratoak: % 0,1
  • Proteinak: % 21, balio biologiko handikoak.
  • Oso aberatsa bitamina lipodisolbagarritan; adibidez, A bitamina eta D bitamina.
  • Bitamina hidrodisolbagarriak ditu, hala nola B3 eta B12.
  • Mineralak: selenioa, fosforoa, iodoa eta magnesioa.

  

Marta aguirre Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa

 

BM Supermerkatuetan, kanpaina-garaian, tokiko produktua bultzatzen dugunez, Kantauriko portu hauetako hegaluzea aurkituko duzu: Hondarribia, Pasaia, Getaria, Ondarroa, Bermeo, Santoña eta Santander. Urte-sasoiko arraina da; Iberiar penintsulara inguratzen da ipar-mendebaldetik, eta Kantauriko kostak korritzen ditu ekainetik irailera, gutxi gorabehera.

Gogoan izan aholkuek esaten digutela produktu freskoak eta sasoian sasoikoak jan behar direla: orain, Kantauriko kostako hegaluzearen garaia da!