Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Mugi zaitez

Kalistenia zer den eta zergatik ari den horrenbesteko arrakasta izaten kirolarien artean

Kalistenia kirolariaren beraren gorputz-pisuarekin hainbat ariketa egitean oinarritutako entrenamendu-sistema da. Helburu nagusietako bat da ariketa horiek ahalik eta teknika zorrotzenarekin egitea, modalitateak berezko duen estetika hori lortzeko. Horregatik, fitnessaren munduan, diziplinarik teknikoenetako bat da kalistenia.

Kirol hau indar-entrenamendua da batez ere, baina beste gaitasun batzuk ere lantzen dira, hala nola oreka, erresistentzia eta malgutasuna. Halaber, mugimendu bakoitzean beharrezko diren zehaztasunari eta koordinazioari esker, lesioak agertzea saihesten da.

Kalistenia hitzaren jatorriari dagokionez, grezierako khalos (edertasuna) eta thenos (indarra) hitzetatik dator. Horrela, bada, kirol honen helburu nagusia da mugimenduan dagoen gorputzaren edertasuna lantzea, ahalik eta modurik onenean.

Badirudi azkeneko urteotan gero eta jarraitzaile gehiago dituela modalitate honek, dituen onura garrantzitsuei esker. Hona hemen zergatik egin beharko lukeen kalistenia jende guztiak:

  • Muskuluak definitzen dira: Ohartu ere egin gabe, gorputz osoko muskuluak landuko dituzu. Kirol hau egun bakar batean muskulu-multzo guztiak lantzeko perfektua da.
  • Entrenamendu funtzionala: Kalisteniari esker, gorputzaren posizioa hobetuko duzu eta mugimendu ezberdinen teknika osasungarria landu.
  • Gorputza eta burua konektatzen ditu: Indar hutsaz gain, indar hori kudeatzeko eta dagokion gorputz-atalera transmititzeko gaitasuna lantzen da. Ariketek nolabaiteko zailtasuna dutenez, funtsezkoa da kontzentrazioa.
  • Edozein lekutan egin daiteke: Nahiz eta egokiena parke batean edo gimnasioan egitea den, inolako arazorik gabe munta dezakezu etxean kalistenia-zirkuitu bat.
  • Inbertsio txikia: Hasteko beharrezko gauza bakarra kirol-arropa erosoa da. Behin kalisteniaren munduan murgiltzen zarenean, inbertsio handiagoa egin ahal izango duzu, hala nola pisudun txaleko bat, banda elastikoak edo ariketetarako barrak erosteko.
  • Harreman sozialak zabaltzeko balio du: Parkeetan egin ohi dira entrenamenduak, elkar motibatzen eta elkarri laguntzen dieten lagun-taldetan.
  • Dibertsioa eta inprobisazioa: Oinarrizko ariketa batzuk dauden arren, ez dago diziplina honen mugen inguruan ezer idatzita.

 

Anima zaitez zu ere, eta sartu kalisteniaren munduan!