
Kalabaza erreko tosta, gazta freskoarekin eta pipekin
Lau lagunentzako osagaiak:
4 ogi-xerra
Kalabaza (400 g)
Gazta freskoa (130 g)
Kalabaza-pipa zurituak (50 g)
Oliba-olioa
Piperbeltz beltza
Gatza
Prestaketa:
Labea aldez aurretik 200 ºC-tan berotu. Erretilu batean kalabaza zatitua ipini eta, gainetik, oliba-olioa, gatza eta piperbeltz beltz ehoa ipini. Erretilua aluminiozko paperez estali eta 40 minutuz edo samurra dagoen arte erre. Atera eta sardexka batekin zanpatu krema moduan utzi arte. Zartagin batean, kalabaza-pipak txigortu, eta gorde. Gazta freskoa lamina loditan moztu. Ogi bustia oliba-olio pixka batekin txigortu. Tosta muntatzeko, azpian kalabazakrema ipini, honen gainean gazta freskoa eta, amaitzeko, kalabaza-pipa batzuk hautseztatu.
Kalabaza erreko tosta, gazta freskoarekin eta pipekin
- LEHENAK
- BARAZKIAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: +60'
- OSASUNGARRIA
- BEGETARIANOA