Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Kakahuete-krema: ba al du lekurik dieta osasungarri batean?

Kakahuete-krema edo –gurina, izenak berak dioen bezala, kakahueteak eho hutsez eskuratzen den krema da. Merkatuan, askotan, kalitate eskasagoko beste aurkezpen batzuk aurkitzen dira, azukrea, gatza, landare-olioak eta/edo trans koipeak gehitzen dizkietenak.

Aukeratu beharrekoak, baina, etiketan osagai bakarra, kakahuetea –gordina edo errea– dutenak dira. Badira urte batzuk produktu hau gure supermerkatuetara iritsi zela eta, denborarekin, gero eta ezagunagoa egin da, kirolarien artean batik bat.

Kakahueteak lekaleak dira

Ba al zenekien kakahueteak leguminosoen familiakoak direla?Haien nutrizio-konposizioak, baina, fruitu lehorren konposizioaren antz handiagoa du.

Kakahuete-krema elikagai oso kalorikoa da, baina, zalantzarik gabe, baita energia-iturri bikaina ere: 100 gramo produktuk 51 gramo koipe, 22 gramo proteina eta 22 gramo karbohidrato ditu. Gainera, bitaminak eta mineralak ditu; horrela, bada, elikagai gomendagarria da dieta osasungarri eta orekatu baterako.

Kakahuete-kremaren onura nabarmenenen artean, honako hauek aipa ditzakegu:

  • Gantz-azido osasungarri kopuru handia: erabat osasungarria da egunean elikagai puru honen 15 gramo kontsumitzea. Gantz horren erdia baino gehiago azido oleikoa da, eta baditu gantz azido poliasegabeak ere (omega-6), bihotzerako onak direnak.
  • Karbohidrato kopuru txikia:Kakahuete-kremak ematen dizkigun kilokaloria guztien % 15 bakarrik datoz makromantenugai honetatik; horregatik, elikagai paregabea izan daiteke hidrato gutxiko dietetan edo, are, diabetesa dutenentzako (apenas eragiten duen aldaketarik gluzemia-mailetan).
  • Bitamina eta mineral ugari: fosforo, potasio, magnesio eta zink kopuru handiak ditu. Bitaminei dagokienez, nabarmentzekoak dira niazina eta B3 bitamina, esaterako, prozesu metabolikoetan parte hartzen dutenak; baita E bitamina ere, antioxidatzaile bikaina.
  • Asetzeko gaitasun handia du: jaki osoek asetzeko gaitasun handiagoa izaten duten arren –mastikatu egin behar direlako–, kakahuete-krema kantitate txiki batek asetzeko gaitasun handiko mantenugaiak ditu. Nabarmena da duen zuntz disolbaezin kopurua; zuntz horrek, asetzeaz gain, urdailaren eta hesteen osasunari ere laguntzen dio.
  • Aukera ugari ematen du:Prestakin ugaritan kontsumi daiteke; hala nola, ogi txigortuarekin, irabiakietan, azkenburuko edo plater gazietan, ozpin-olioaren osagai gisa edo bestelako saltsetan. Horren osasungarriak ez diren beste gozogarri edo koipe batzuen ordez ere erabil daiteke; hala nola gurinaren edo margarinaren ordez, azkenburukoak prestatzeko.

Ondorio gisa, osasungarria da egunean 15 edo 20 gramo kakahuete krema kontsumitzea dieta orekatu eta bizimodu aktibo baten testuinguruan. Etiketak irakurri behar da, ziur egon gaitezen ez duela gatzik, azukrerik, landare-koiperik edo kakahueteak ez diren beste osagairik. Animatzen al zara zure dietan jaki goxo hau sartzera?

  Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista