
Elikadura osasungarria
Kafea: gure organismorako onura ugari dituen edaria
Kafea edaririk ezagunenetakoa da mundu osoan; izan ere, kafeinaz haratago doaz dituen onurak. Berriki egin diren azterketek erakusten dute hainbat gaixotasun prebenitu ditzakeela kafea kontsumitzeak; horrenbestez, edari funtzionala da.
Hirurogei bat herrialde tropikal eta subtropikaletan ekoizten da, eta bi espezietakoak dira gehien kontsumitzen direnak: canephora eta arabikoa.
Dituen onuren artean, honako hauek nabarmentzen dira:
1. Kontzentrazioa eta energia areagotzea: nerbio-sistema estimulatzen du, energia-mailak handituz eta nekea murriztuz.
2. Antioxidatzaile-iturri. Antioxidatzaileek gaixotasun kronikoen zelulen zahartzea prebenitzen dute, minbiziaren eta diabetesaren kasuan, esaterako.
3. 2 motako diabetesa prebenitzen du, izan ere, intsulina produzitzeaz arduratzen den pankreako beta zelulak babesten ditu.
4. Parkinsona eta Alzheimerra prebenitzen ditu: egin diren azterketek erakusten dute kafea modu erregularrean kontsumitzeak neuronen zahartze goiztiarraren aurrean babes lezakeelaa.
5. Pisua kontrolatzeko: koipe-metaketa zaildu lezake eta, beraz, pisu osasungarria mantentzeko aliatua izango litzateke.
6. Gogo-aldartea hobetzen du: kafea modu erregularrean kontsumitzeak depresioa jasateko arriskua murrizten du.
7. Gibelaren osasuna hobetzen du: hainbat azterketak erakusten du egunean hiruzpalau kafe hartzeak gibelaren osasuna hobetu dezakeela.
8. Bihotza babesten du: egunean hiruzpalau kafe hartzea bihotzeko gaixotasunak eta miokardio-infartua izateko arrisku txikiagoarekin lotzen da.
Zer gertatzen da kafeari azukrea gehitzen badiogu?
Kafearen zapore mikatza arintzen du, baina ez digu nutrizioaren aldetik bestelako ekarpenik egiten. Ahalik eta gehien murriztu beharko litzateke azukrearen kontsumoa, gehiegizko kontsumoak diabetesa, hipertentsioa edo gehiegizko pisua izateko arriskua handitzen lagunduko bailuke.
Eta esnea gehitzen badiogu?
Proteinak, koipeak, bitaminak eta mineralak gehituko dizkiogu. Garai batean uste zen esnearen proteinek kafearen antioxidatzaileengan eragina izan zezaketela, azken horien jarduera murriztuz. Danimarkar ikertzaileek egindako azterketa batek erakutsi du proteina kopuru handiko elikagai bat eta polifenol ugariko beste bat konbinatzerakoan, efektu antiinflamatorioa sortzen dela zeluletan, eta hori garrantzitsua da hainbat osasun-arazo prebenitzeko, hipertentsioa, diabetesa eta minbizia kasu.
Zein da kafearen zure bertsio gustukoena?
Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista |