
Elikadura osasungarria
Jogurtezko eta etxeko marmeladazko Panna Cotta
Pana cotta italiar postre gozo tipikoa da, batez ere Italiako iparraldean ezaguna dena, eta baliteke Piamonte eskualdekoa izatea jatorriz. Esnegain egosia da izenaren itzulpena, baina bertsio arinagoa egingo dugu guk, esnegainaren ordez jogurta erabilita. Haurrak zein helduak txundituko dituen postrea. Animatzen al zara panna cotta berezi hau prestatzera?
6-8 ALE PRESTATZEKO OSAGAIAK
500 gramo jogurt natural (4 pote)
400 ml. esne oso
4 koilarakada azukre edo edulkoratzaile
5 orri gelatina
Bainila leka bat
Marmelada prestatzeko
250 gramo fruta fresko
25 gramo txia-hazi
Koilarakada bat limoi-zuku
Kanela (norbere gustura)
Koilaratxokada bat azukre (aukeran)
NOLA PRESTATU
Marmelada prestatzeko:
Aukera ezazu sasoiko fruta, zure gustura (marrubiak, arbeletxekoak, mugurdiak, etab.)
Zatitu itzazu, eta gehitu limoi-zukua, kanela eta, nahi izanez gero, azukrea edo edulkoratzailea. Sartu mikrouhin-labean 5 minutuz. Zain ezazu, erre ez dadin (kazo batean ere egin daiteke, su ertainean, 10 minutuz).
Kendu sutatik, birrindu fruta zatiak sardexka batekin, eta bota txia-haziak, loditasuna eman arte. Sar ezazu kristalezko poto batean, eta eraman hozkailura.
Panna cotta prestatzeko:
Sar ezazu gelatina uretan minutu batzuez, hidrata dadin eta biguna gera dadin.
Berotu esnea kazo batean, gehitu bainila-hautsa eta edulkoratzailea. Irabiatu urtzen den arte, eta kendu sutatik.
Xukatu gelatina, eta bota esneari, bateratzen diren arte. Gehitu jogurta, eta nahastu ondo. Utzi minutu batzuez hozten, eta banatu nahasketa molde batean. Azkenik, gaineratu marmelada, eta sartu hozkailuan gutxienez sei orduz.
Panna cotta zein marmelada prestatzeko erabiltzen diren edulkoratzaileak aukerazkoak dira, norbere gustuaren araberakoa baita gozotasun-maila. Marmeladaren ordez, fruta freskoa ere erabil daiteke. Garrantzitsuena da errezeta gure gustu eta beharretara egokitzea. On egin!
Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista |