Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Jatorria indarra hartzen ari da esnekien etiketetan

Urtarrilaren 22az geroztik, aldaketa txiki bat aurkituko duzu esnekien kartoi eta ontzietan: egun hartatik aurrera, nahitaezkoa da osagaitzat erabiltzen den esnearen jatorrizko herrialdea eta lehengai hori zein herrialdetan eraldatu den adieraztea.

Etiketei buruzko araudi berria (1181/2018 Errege Dekretua) indarrean sartu aurretik, enpresa bakoitzaren borondatearen araberakoa zen esnearen jatorria jartzea. Orain, datu hori adieraztea derrigorrezkoa da % 50 baino gehiagoko esne-portzentajea (pisuan) duten elikagaien kasuan.

Jatorri-deituraren bat duten produktuak dira salbuespena, produktu horiek beren etiketa berezian jasotzen baitute jatorria. Gainera, Espainian egiten eta merkaturatzen diren esneari eta esnekiei bakarrik eragiten die.

Espainiako esne-sektore osoa hartzen duen Inlac (Organizacion Interprofesional Lactea) erakundeak modu positiboan baloratu du aldaketa hori, produktuaren jatorriaren inguruko lasaitasuna eman eta aukeratzeko eskubidea errazten baitio kontsumitzaileari.

Hain zuzen ere, ekoizleentzako abantailak izan litzake araudi berriak. Inlac erakundeak dioenez, identifikazioa hobetzeak esne-salmentak handitu ahal izango lituzke (azkeneko urteotan, % 2 inguru jaitsi da esnearen kontsumoaEspainian).

Hori gertatu da bertako jatorriko esnekien kalitatearen pertzepzio hobea dutelako eta nahiago dutelako horiek aukeratzea. Era horretan, esne mota ezberdinen artean aukeratu ahal izateaz gain, adibidez, bertako ekoizleenen aldeko apustua egin ahal izango da, eta horri beti eman izan diote berebiziko garrantzia BM Supermerkatuek.

Araudi hori esneari eta esnegainari zein horien produktu eratorriei aplikatu beharrekoa da, jogurtei, kefirrari, esne-gazurari, gurinari, gaztari eta gaztanberari.

Etiketatu berriaren gakoak

Aurrerantzean, osagaien jatorria adierazi beharko dute esnekiek, eta erreferentzia hauen tipografia, tamaina eta kolore bera izan beharko du. Datu hauek eman beharko ditu:

  • Esnea jetzi den herrialdea.
  • Esnea eraldatu den herrialdea.
  • Esnearen jatorria (jatorrizko herrialdea eta esnea eraldatu den herrialdea bera direnean soilik).

Lekuei buruzko erreferentziak izan daitezke:

  • Batasuneko kide den/diren Estatuaren/Estatuen edo hirugarren herrialdearen izena.
  • EB.
  • EBtik kanpo.
  • EB eta EBtik kanpo.
  • Espainia (hala nahi izanez gero, jatorriari buruzko informazio zehatzagoa gehi dezakete ekoizleek, hala nola eskualdea edo lurraldea).