Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Zaindu ezazu zure burua

Jai-giroko look baterako makillajea

Jaietan, beti izaten dugu gogoko look berezia izatea. Horregatik, makillatzeko ideia batzuk uzten dizkizugu, Eguberri hauetan ekitaldiren batera joan ahal izan zaitezen; Urtezahar gauerako jai-giroko look bat eta Errege egunerako estilo natural bat.

 

Zaindu eta prestatu zure larruazala

Beste ezer baino lehen, garrantzitsua da larruazala ondo hidratatzea, krema hidratatzaile on batekin, eta ondoren aurre-oinarri bat eta makillajea aplikatzea aurpegi osoan. Neguaren etorrerarekin, gutxi batzuek baino ez dute kontserbatzen beltzaran-kolore pixka bat. ‘Aurpegi onaren’ efektua indartzeko, sor itzazu dimentsioak zure aurpegian, hainbat elementu konbinatuta: zuzentzekoa betzuloetan; argitzailea, masailalbo, sudur eta kokotserako; contouringa masailalborako, nahi duzun hazpegia definitzeko eta lortzeko; eta koloretea, betiere masailalbo azpian aplikatuta. Akabera perfektua lortzeko, gogora ezazu zure brotxak beti egoera onean izatea.

 

Urtezahar gaua

Badakigu ‘in’ egoteak arriskua duela. Arriska ezazu zure delineatuan, eta irten zaitez zure ohiko tonuetatik! Gainera, smokey eyes teknikarekin ondo moldatzen ez bazara, badituzu arrakasta izateko beste aukera erraz batzuk: nabarmendu begi-txokoa, alaitasunez betetako tonalitateko begi-itzalak aukeratuta: urre-kolorekoak, arrosak, moreak, urdinak… begirada zabalagoa lortuko duzu.

Gakoa da kolore-puntu bat aplikatzea, goiko betazalaren eta ur-ildoaren zati bat hartuta. Eta hori guztia lausotu gabe!

Zure makillajea orekatzeko, erabil ezazu tonu suabeko ezpain-delineatzailea, eta lip fix bat, gau osoan ondo euts diezaion.

 

Errege eguna

Oinarrizko batek ez du hutsik egiten. Edertasun look klasikoena eta inoizko atenporalena; eyeliner beltza eta kolore biziko ezpainetakoa konbinatzeak –gorria edo arrosa– ez du hutsik egiten, eta ideia perfektua –eta oso erraza– da Eguberri hauetarako. Ez dago ezpainetan tonu bat erabiltzeak arrakasta lortzen ez duen urte-sasoirik. Barrako ezpainetakoaren emaitza hobetzeko, erabili pintzel bat, aplikatzeko tresna gisa. Ezpainetakoaren akabera perfektua lortzen lagunduko dizu.

 

Eta zuk, dagoeneko prest al duzu guztia Eguberri distiratsu batzuetarako?