Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Jai-egunetako gosariak: goza ezazu bete-betean eguneko lehen otorduaz

Gosaritarako jakiak jateaz bakarrik bizi zintezkeela uste duzu? Baiez erantzun baduzu, primeran. Ezetz erantzun baduzu ere ez ezazu alde egin, berri onak ditugu zuretzat: jakitegian edo hozkailuan duzun ia edozer gauza gosal dezakezu.

Gozozalea zein gazizalea izan, ‘errege batek edo erregina batek bezala gosaldu’ zein kafe bat eta beste ezer gutxi gosaldu, ados egongo zara gosaria gozatzeko unea dela, batez ere prestatzeko eta jateko asti gehiago dugun egunetan.

Frutak, esnekiak, irabiakiak barazkiekin eta belar aromatikoekin, ogi mota ugariz egindako txigortuak, zerealak, arrautzak hamaika modutan prestatuta, hestebeteak, gaztak, baita lekaleak ere... edozer jan dezakegu gosaltzeko eta, jai-egunetan, sukaldean gozatzeko asti eta gogo gehiago dugunean, aprobetxatu egin behar da...

Esnekiak eta beste edari batzuk

Esnea, jogurta edo landare-edariak. Kafeari edo teari lagun egiten diote, edo kakaoarekin batera hartzen dira. BM Supermerkatuetan produktu horien aukera handia aurkituko duzu, baina tokiko ekoizle txikienak ere:ahuntz- eta ardi-esnez egindako jogurtak, behi-esne freskoa... Eta behar eta gustu guztietara egokitutako produktuak: olozko, arrozezko, sojazko... landare-edariak, esaterako.

Ogia

Moldeko ogiz edo aurreko eguneko ogiz egindako txigortuak diren arren benetako klasikoak, BM Supermerkatuetan ezaugarri guztietako ogiak ditugu: irin mota ezberdinetakoak, ore amaz egindakoak, fruitu lehorrak eta haziak dituztenak, gatz kopuru txikikoak... Eta xerrak eta briocheak, ukitu gozo eta samurragoa emateko: hazidunak, integralak, zekale- edo espelta-irinezkoak, azaldunak eta azalik gabeak…

Fruta

Fruta freskoa da osasungarriena eta nutrizio-balio handieneko aukera. Bakarrik, jogurtarekin edo zerealekin batera jan dezakegu. BM Supermerkatuetako fruta eta barazkien sekzioa heltze-unerik egokienean dauden sasoian sasoiko produktuz beteta dago, egunean egunekoa erosi eta tokiko eta nazio mailako frutarik onenaz goza dezazun.

Arrautzak

Egosi, frijitu, sueztitu edo galdarraztatu. Presta ezazu zartagina edo kazoa, eta manipulatu kontu handiz, emaitzarik onena lortzeko. Arrautza edozein modutan izan daiteke gosariko protagonista, eta inork ezin du ukatu osasungarria denik: ia dena da proteina eta ura.