Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Ogitarteko bat zure Motxila

Itzuli da 'Ogitarteko bat zure Motxilan' kanpaina ikasturte berrira

“Ogitarteko bat zure Motxilan” hezkuntza-kanpaina urrian itzuliko da berriro, oporretako geldialdiaren ondoren, ogitartekoak banatuta, ikasleen artean askari osasungarria sustatzeko helburuz. Etapa berri honetan, ekimenari batu zaizkion Bizkaia, Kantabria eta Nafarroako 18 ikastetxetako 6.600 ikaslek parte hartuko du.

Maiatzean abiarazi zen “Ogitarteko bat zure Motxilan” kanpainaren laugarren edizioa, eta orain, eskolarako itzulerarekin, berriro datorkigu, ikasleak eta haien senitartekoak askaltzeko ohitura osasungarriak hartzearen garrantziari buruz sentsibilizatzen saiatzeko helburuz.

Ohikoa den bezala, BM Supermerkatuok Goikoa eta Berlys enpresen lankidetza dugu ekimen honetarako; enpresa horiek arduratzen dira ogitartekoak banatzeko beharrezko produktu guztiak hornitzeaz. Behar bezala bilduta eta senitartekoentzako informazioa eta kanpainaren webgunearen helbidea jasotzen duten poltsa berezietan entregatzen dira ogitartekoak.

Gainera, askari osasungarriak prestatzeko zeregina errazte aldera, edozein BM supermerkatutan erabiltzeko 5 euroko deskontu-baleak* banatuko ditugu ikastetxe guztietan.

Urriaren 4an hasiko da askarien egutegia, eta azarora arte luzatuko da, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako honako ikastetxe hauetan:

-          Urriak 4: Alazne Ikastetxea (Gurutzeta).

-          Urriak 5: CEIP Los Puentes (Colindres).

-          Urriak 6: Baztan Ikastola (Elizondo).

-          Urriak 10: Jose Arce Bodega (Santander).

-          Urriak 11: San Pedro ApostolIkastetxea (Bilbo).

-          Urriak 13: Santa Ana (Lizarra).

-          Urriak 18: El Ave MariaIkastetxea  (Bilbo).

-          Urriak 19: CEIP Magallanes (Santander).

-          Urriak 20: Zangotzako HLHI – Luis Gil (Zangotza).

-          Urriak 25: Lamiako (Leioa).

-          Urriak 27: Ermitagaña (Iruña).

-          Urriak 26: Col. Santa Catalina (Castro Urdiales).

-          Azaroak 3: Lodosako HLHI (Lodosa).

-          Azaroak 4: Madre Divina Pastora ikastetxea (Galdakao).

-          Azaroak 9: CEIP RamonMenendez Pidal (Torrelavega)

 

* 5 euroko deskontu-balea 30 euro edo gehiagoko erosketetan erabili ahal izango da. Bale horiek edozein dendatan erabil daitezke, 2016ko azaroaren 30era arte.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.