
Trukuak
Itsaskiak puntu-puntuan: Egosketa biribila
Itsasoko uretan edota gatzez asetako uretan. Ereinotz-hosto pare batekin. Hobekien gordetako sekretua zera da, itsaski bakoitzak puntu-puntuan egoteko egosten eman behar duen denbora. Pista batzuk emango dizkizugu, eta erraz jarriko dizugu, BMko arrandegi askotan egosita ere aurki baititzakezu.
Izoztu al daitezke itsaskiak?
Itsaskiei lotutako mitoetako bat zera da, beti bizirik egosi eta epel kontsumitu behar direla. Jateko modurik onena hori bada ere, itsaskiak izoztu ere egin daitezke.
Adibidez, izozketa hobekien jasaten duten itsaskietako bat txangurrua da. Uretan egosi behar da, gatzarekin eta ereinotzarekin. Ondoren, hotz dagoela, aurrez egosketa-uretan hezetutako zapi batekin bildu, eta hermetikoki ixten den plastikozko poltsa batean sartu behar da dena.
Horrez gain, hankak gorantz dituela eduki behar da animalia, buruko likidoa gal ez dezan. Era horretan, txangurruak hilabetea iraun dezake bere propietate sinestezinak galdu gabe.