Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Osasuna eta Edertasuna

Ilea galtzea udazkenean

Ez zaitez beldurtu, bat-batean, dutxako isurbidean ohi baino ile gehiago pilatzen dela edo zure orrazteko eskuilan orain dela hilabete batzuk baino ile-motots gehiago dagoela ohartzen bazara.Normala da urte-sasoi honetan, udatik udazkenerako aldaketarekin, ilea erortzea. Argi izan behar dugu ilea berritzeko prozesu normala dela. Horixe diote espezialistek eta, hilabete batzuk igaro ondoren, ile hori berriro jaioko dela esaten digute.

Esan bezala, ilea erortzea ilearen bizitza-zikloarekin berarekin lotuta dago; izan ere, udaberrian hiltzen den arren, 3 hilabete beranduago erortzen da. Baina, gainera, ez dugu ahaztu behar udan nahiko “tratu txarra” ematen diogula gure ileari:ordu asko pasatzen dugu eguzkitan, itsasoko kresala eta igerilekuetako kloroa, sarriago garbitzen dugu ilea, etab. Inguruabar horiek ere eragina dute.

Eragina daukan beste faktore bat lanerako itzulera izaten da. Oporretan lasaiago egoten gara, lo gehiago egiten dugu, hobeto jaten dugu… eta lanerako itzulerarekin estres egoerak gara daitezke.

Guzti horregatik, udazkena da ile gehien galtzen dugun urte-sasoia. Hala ere, hainbat hilabete igaro ondoren, ilea galtzen jarraitzen badugu, baloratu egin beharko dugu alopeziaren aurkako bestelako tratamendurik behar ote dugun.

Kontuan izan behar dugu, nolanahi ere, ilearen galera azal ditzaketen beste hainbat arrazoi ere badaudela, hala nola, hormona aldaketak (haurdunaldian, edoskitze garaian, menopausian), depresioa eta antsietatea, burdin edo beste bitamina batzuen falta, etab.Kasu horietan, gure medikuarekin kontsultatu beharko dugu, konponbidea jartzeko. Baina urte-sasoiko erorketa baldin bada, jakin behar dugu galdutako ilea berreskuratu egiten dela.

Merkatuan askotariko lozioak eta bitaminak aurki ditzakegu, garai zehatz horietan ilea indartzen lagunduko digutenak; eta elikadurak ere berebiziko garrantzia dauka. Ez ezazu ahaztu, barrutik osasuntsu baldin bagaude, kanpotik ere hala egongo garela.