
Ilarrak arrautz-perlekin
Osagaiak
(Lau pertsonarentzat)
200 g illar
Tipulin 1
Letxuga-bihotz
Arrautza-perlentzako:
3 arrautza-gorringo
3 arrautza-zuringo
l 1 Oliba-Olio
Nola prestatu
Zuringoak eta gorringoak bereizita irabiatuko ditugu. Gatz pixka bat botako diogu (nahi adina) eta utzi egingo dugu, irabiatzean sortutako Haizea joan dadin.
Olioa zartaginean berotutako dugu (ez oso su handitan). Tanta-kontatzaile batekin, gorringo-tantak gehituko ditugu olioan eta mamitzen utziko ditugu pare bat minutu. Ateratzeko, iragazki batean irauliko ditugu. Azpian zartagina ipiniko dugu. Zurigoekin ere gauza bera egingo dugu. Gorde.
Ilarrak ur kantitate handian egosiko ditugu. Letxuga-burua txikituko dugu. Tipulina sueztituko dugu eta ilarrak eta letxuga-burua gehituko ditugu minutu batzuetan salteatzeko. Salteatu platerean ipiniko dugu eta arrautza-perlak gainetik jarriko ditugu.
- LEHENAK
- BARAZKIAK
- LEKALEAK
- ENTSALADAK
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK
- HAURRAK
- LAKTOSA GABEA