Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Ilarra, barazkien eta lekaleen munduko onena batzen dituen hazia

Oraindik era askok uste duen arren ilarrak ortuarien eta barazkien taldeko jakia dela, leguminosoen familian sartzen dira.

Pisum sativum landarean hazi jangarria da ilarra; berde kolore biziko 5-10 zentimetro inguruko leka baten barruan hazten da, eta 7-9 ilar inguru izaten ditu leka horietako bakoitzak.

Hala ere, ilarrak biltzen diren unearen eta barietatearen arabera, haren nutrizio-osaera famili batenaren edo bestearenaren antzerakoagoa izango da.

Horrela, udaberriko ilarrak freskoak dira eta, nutrizioari dagokionez, barazkien eta ortuarien antzekoagoak; gainerako urte osoan kontsumitzen diren ilarrak, berriz, lehorrak dira, eta lekaleen antz handiagoa dute nutrizioaren aldetiko ezaugarriei dagokienez.

Barietatearen arabera aldatzen da ilarrak biltzeko eta kontsumitzeko garaia, baina udaberriko hilabeteak dira ilar fresko goxoak dastatzeko garairik onena.

Ilarra:proteina-, zuntz- eta bitamina-iturri.

Ilarrek dituzten nutrizio-ezaugarri nagusienen artean, nabarmentzekoa da koipe-proportzio txikia dutela eta ez dutela batere kolesterolik; beraz, elikagai oso osasungarria da, eta gure dietan modu erregularrean sartzeko aproposa. Nutrizioari dagozkion beste abantaila batzuk:

  • Proteina kopuru handia: Ilar-errazio batek (150 g) ia arrautza batek besteko proteina kopurua du, nahiz eta proteinok kalitate eskasagokoak izan. Landare-jatorriko proteinak osatugabeak dira, aminoazidoren bat falta baitzaie; hori konpontzeko modu bat da ilarrekin batera ogi integral zati bat edo arroza jatea.
  • Zuntz kopuru handia: Heste-igarotzea eta odoleko glukosa-mailak erregulatzen laguntzen du, baita kolesterol-mailak mantentzen ere. Ilarrek duten zuntzak oligosakarido kopuru handia du, eta horiek hesteetan bizi diren bakterientzat substratu gisa balio dute. Prebiotiko izenaz ezagutzen dena da, eta funtsezko eginkizuna betetzen du osasunean, bakteria kaltegarrien ugalketa saihesten baitute.
  • C bitamina: Ilar-errazaio batek (150g) heldu baten eguneko beharrak asetzeko C bitamina kopuruaren erdia du, gutxi gorabehera. Burdinaren xurgapena hobetzen du, hortzoiak, hezurrak, hortzak eta odol-hodiak kontserbatzen ditu, eta immunitate-sistemari laguntzen dio (murritz ezazu ahalik eta gehien egoste-denbora, bitamina hori gal ez dadin: pare bat minutu ilar freskoak egosteko).
  • B taldeko bitamina-maila ona: Horien artean, B1 bitamina nabarmentzen da, muskuluen eta bihotzaren funtzionamendurako energia-ekoizpena sustatzen duena. B3 bitamina ere badu, oso garrantzitsua funtzio metabolikoetan eta larruazala mantentzeko. Folatoek, bestalde, globulu gorriak sortzen eta, haurdunaldian, umekiaren hodi neuralaren garapenean laguntzen dute.
  • Burdina dute: Hemo tipokoa ez den arren eta, beraz, beharrezkoa da C bitamina organismoak burdina hori xurga dezan. Esan dugun bezala, ilarrek bitamina horren kopuru handia dute, baina horren zati bat egosketan galduko da; horregatik, interesgarria litzateke postrean kiwi bat, pare bat mandarina eta marrubi batzuk jatea.

Gainera, sukaldean erabilera anitzeneko jakietako bat dira ilarrak, berehala prestatzen baitira eta era askotara jan baitaitezke: plater nagusi modura, beste plater batzuen garnizio gisa edo beste plater batzuen osagai modura. Oro har, ume gehienei gustatzen zaizkie, zapore gozoa eta suabea eta kolore bizi baitute.

  Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista