Ilar, arrautza eta urdaiazpiko entsalada
Lau lagunentzako osagaiak
300 gramo ilar (freskoak edo izoztuak)
3 arrautza
100 gramo urdaiazpiko serrano, kubotan
2 patata, tamaina ertainekoak
Azenario bat
3 koilarakada maionesa
Gatza, norbere gustura
Oliba-olio birjina estra
Nola prestatu:
Egosi ilarrak ur irakinetan (gatzarekin) 3-5 minutuz, freskoak baldin badira, eta denbora pixka bat gehiagoz izoztuak badira. Xuka itzazu, eta hoztu azkar, kolorea eta testura manten ditzaten.
Egosi patatak osorik, eta azenarioa zurituta (bota gatza urari), biguntzen diren arte. Utzi epeltzen, zuritu patatak, eta ebaki biak kubo txikitan.
Egosi arrautzak 10 minutuz; utzi hozten, zuritu eta txikitu.
Katilu handi batean, nahastu ilarrak, patata, azenarioa, arrautza egosia eta urdaiazpikoa.
Bota maionesa, eta nahastu poliki-poliki, osagai guztiak integratu arte. Doitu gatz-puntua beharrezkoa bada, eta gehitu oliba-olio zurrusta bat, zaporea bizitzeko.
Zerbitzatu baino lehen, utzi jalkitzen hozkailuan, 30 minutuz gutxienez.
Aurki itzazu osagai guztiak hurbilen duzun zure BM Supermerkatuan edo ONLINE dendan!
- LEHENAK
- PLATER BAKARRAK
- LEKALEAK
- ENTSALADAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 0-30'
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK
- HAURRAK
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.